Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2015eko apirilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1788

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 13koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduan ezarritako laguntzen 2014ko onuradunen zerrenda. Agindu horren bitartez, produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko Gaitek laguntza-programa arautzen da (agindu hori aldatu egin zen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez).

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela-eta, produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa –Gaitek programa– arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduak 19. artikuluko 5. paragrafoan ezartzen duenez, eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio ebazpena, eta, horretaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian esleipendunen zerrenda argitaratuko da (agindu hori aldatu egin zen 2009ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez eta 2013ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez).

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundu du programa hori finantzatzen, beraz, Europar Erkidegoko araudiak informazioa eta publizitateari buruz xedatzen dituen baldintzak bete beharko dira.

Behin Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2015eko urtarrilaren 22ko Ebazpena jakinarazita (diru-laguntza ematekoa), hau

EBAZTEN DUT:

Produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa –Gaitek programa– arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduan araututako laguntzen 2014ko onuradunen zerrenda argitaratzea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak –dituen eskumenak erabiliz– eman duen ebazpenaren indarrez. Zerrenda ebazpen honekin batera doan eranskinean ageri da (agindu hori 2009ko abenduaren 23ko Aginduak eta 2013ko abenduaren 4ko Aginduak aldatu zuten).

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak ehuneko berrogeita hamarreko laguntza eman du, programa hori finantzatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 13a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala