Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2015eko apirilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1787

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 1ekoa, Teknologia eta Estrategiako zuzendariarena, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko azaroaren 30eko Aginduan 2014ko deialdirako aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoan burutzeko laguntza-programa arautzen da. Etorgai Programa.

Diru-laguntzak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela-eta, Euskal Autonomia Erkidegoan, industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektuak egiteko laguntza-programa –Etorgai Programa– arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko azaroaren 30eko Aginduan ezartzen da ezen laguntzen ebazpena banan-banan jakinarazi behar zaiela interesdunei, bai proiektuaren gidaritza bere gain hartu duen enpresari, bai proiektuan parte hartzen duen enpresa bakoitzari, nahiz eta erakunde onuradunen, diruz lagundutako proiektuen eta emandako diru-laguntzen zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko diren, guztiek jakin dezaten.

Euskal Autonomia Erkidegoan industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektuak egiteko laguntza-programa –Etorgai Programa– arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko azaroaren 30eko Aginduaren 15.5 artikuluan xedatutakoarekin bat, Teknologia eta Estrategiako zuzendariak honako hau,

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoan industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektuak egiteko laguntza-programa –Etorgai Programa– arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko azaroaren 30eko Aginduan, eta deialdia egin zuen Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2013ko abenduaren 24ko Ebazpenean xedatutako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea (2014ko deialdia), Teknologia eta Estrategiako zuzendariaren 2014ko abenduaren 30eko Ebazpenaren arabera. Ebazpen hori eranskinean zerrendatutako esleipendunei jakinarazi zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 1a.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala