Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2015eko apirilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1777

IRAGARKIA, 2015ko otsailaren 26an egindako eskabidea dela-eta irekitako 2015-112 espedientean Segurtasuneko sailburuordeak emandako ebazpena jakinarazteko dena. Espediente hori Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako eskubideez baliatzeari buruzkoa da.

2015ko martxoaren 3an, Francisco José Mata Martínez Jaunak aurkeztutako eskabidearen gainean ebazpena eman zuen Segurtasuneko sailburuordeak.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Segurtasuneko sailburuari edo ebazpena eman duenari. Hilabete egongo da horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz. Dena den, gora jotzeko errekurtsoa jarri beharrik izan gabe, interesdunak Datuak Babesteko Euskal Bulegora jo dezake zuzenean, bere interesak defendatzeko, hala xedatzen baitu, Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 18.2, 23.3 eta 41. artikuluetan xedatutakoari dagokionez, otsailaren 25eko 2/2004 Legeak, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoak, 9. artikuluan. Gainera, bidezkotzat jotzen duen beste edozein errekurtso edo erreklamazio aurkezteko aukera ere izango du.

2.– Interesdunak ebazpenaren testu osoa eskuratu ahalko du Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren, ez dira etengo ez oztopatuko aurreko paragrafoan azaltzen diren aurkaratzeko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Erandio, 2015ko apirilaren 8a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala