Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2015eko apirilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1773

EDIKTUA, Gizarte Politiketako sailburuordearena, RA-27/14 espedienteari buruzkoa (L_2013_ 48_3226).

Iñigo Pombo Ortiz de Artiñano jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeak, ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Ezinezkoa izan da Abderrahmane Saada jaunari berariaz jakinaraztea abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen gaineko ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena (255/2006 Dekretua, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena).

Aipatutako espedientearen gainean emandako ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ezesteko ebazpena denez gero, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan agindutakoari jarraikiz.

Adierazten den espedientearen gainean emandako ebazpenak administrazio bidea amaitzen du, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko dagokion Sailari, eta horretarako bi hilabeteko epea dago, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraituta.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 30a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

IÑIGO POMBO ORTIZ DE ARTIÑANO.


Azterketa dokumentala