Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2015eko apirilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
1769

IRAGARKIA, informatikako material ahikorra hornitzeko administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: S-002/2015).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: S-002/2015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: hornidura.

b) Helburua: informatikako material ahikorra hornitzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu zen: 2014ko azaroaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 223. zenbakia.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: laurehun eta hogeita hemezortzi mila eta hogeita lau euro eta hogeita zazpi zentimo.

5.– Esleipena:

a) Esleipen-eguna: 2015eko otsailaren 18a.

b) Formalizatze-eguna: 2015eko martxoaren 23a.

c) Kontratista: Montte SL.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: unitateko prezioak.

Erandio, 2015eko apirilaren 13a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala