Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2015eko apirilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1764

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 342/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zk.ko Epaitegia.

Judizioa: adostu gabeko dibortzioa, 342/2014.

Demandatzailea: Maria Josefa Martinez Perez.

Abokatua: Laura Luis Bonachera.

Prokuradorea: Mercedes Pagola Villar.

Demandatua: Jean Boscos Kongue.

Gaia: dibortzioa.

Aipatutako judizioan epaia eman zen 2015-03-27an. Honako hau dio epaitzak:

ERABAKITZEN DUT:

Osorik baiesten dut epaitegietako Mercedes Pagola Villar prokuradoreak Maria Josefa Martinez Perezen izenean eta haren ordez aurkeztu duen demanda, Jean Boscos Kongueren aurkakoa. Horrenbestez, Donostian 2007ko ekainaren 15ean egin zen ezkontza –Maria Josefa Martinez Perezen eta Jean Boscos Kongueren artekoa– dibortzio bidez desegindakotzat deklaratzen dut. Legezko ondorioak izango ditu horrek, epai hau irmo bihurtzen denetik aurrera, baina ez du fede oneko hirugarrenik kaltetuko, harik eta Erregistro Zibilean inskribatzen den arte.

Alderdi bati ere ez zaio prozesuko kosturik ezartzen.

Epai hau irmo bihurtzen denean, dibortzioaren gaineko adierazpenaren ondoriozko irmotasuna lortuta, Idazkaritza Judizialak erabakiko du Erregistro Zibilari ofizioz jakinaraz dakiola, dagozkion idazpenak egin daitezen (Prozedura Zibileko Legearen 755. artikulua).

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 9200 0500 1274; eta kontzeptua: 1847 0000 00 0342 14. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta lehen auzialdi honetan behin betiko epaituta, erabaki eta sinatzen dut.

Jean Boscos Kongue demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen –PZLb-ko– 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Donostia, 2015eko martxoaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala