Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2015eko apirilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1763

EDIKTUA, 1057/2013 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: hitzezko jud. 1057/2013.

Demandatzailea: Javier Ruiz Delgado.

Abokatua: Jaime Elias Ortega.

Prokuradorea: Yolanda Cortajarena Martinez.

Demandatua: Benito Oleaga Oruerementeria.

Gaia.

Aipatutako judizioan epaia eman zen. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

Osorik baiesten dut Yolanda Cortarajena Martínez prokuradoreak ordezkatzen duen Javier Ruiz Delgadok jarri duen demanda, Benito Oleaga Orue-Rementeriaren kontrakoa, eta aipatutako demandatua kondenatu egiten dut alderdi auzi-jartzaileari kopuru hauek ordaintzera:

a) 3.231,91 euro.

b) aipatu zenbatekoaren legezko interesak, demanda jarri zenetik aurrerakoak;

c) judizioaren kostuak.

Benito Oleaga Oruerementeria demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko --PZLb-ko-- 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko urtarrilaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala