Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2015eko apirilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1762

EDIKTUA, desahuziorako 862/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatutako prozeduran epaia eman da, eta honakoak dira hitzez hitz idazpurua eta epaitza:

45/2015 EPAIA

Epailea: Susana Diez Martinez de Lahidalga.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko martxoaren hemezortzia.

Alderdi demandatzailea: Amancio Beneitez Lavin.

Abokatua: Nicolas Baelo Garcia.

Prokuradorea: Jose Felix Basterrechea Aldana.

Alderdi demandatua: Francisco Javier Marchan Dominguez, Yasna Ling Henry Oliva eta Marchan Dominguez eta Henry Oliva, O.E.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: prekarioagatiko deshauzioa.

EPAITZA

Baiesten dut Basterrechea Aldana prokuradoreak, Amancio Beneitez Lavin-en izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, eta, horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut Barakaldoko Ferrerias kaleko 37. zenbakian kokatuta dagoen lonja uztera (karreran sartu eta ezkerretara dagoen 12. lokala). Gainera, ohartarazten zaie 2015eko maiatzaren 26an, goizeko 10:30ean, botako dituztela, baldin eta ez badute errekurtsorik jartzen. Hori gertatzen bada, aipatu hiri-finka okupatzen dutenek aipatutako eguna baino lehen atera beharko dituzte betearazpenaren xede ez diren gauzak. Ateratzen ez badituzte, bertan behera utzitako gauzatzat joko dira ondorio guztietarako. Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (4683 0000 02 0862 14) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ez dakigunez non dauden Francisco Javier Marchan Dominguez, Yasna Ling Henry Oliva eta Marchan-Henry Ondasun Erkidegoa, ediktu hau egiten dut, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko martxoaren 31.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala