Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2015eko apirilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1761

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 13koa, Ingurumeneko sailburuordearen 2014ko abenduaren 30eko Ebazpena aldatzekoa. Ebazpen horren bidez ebatzi zen Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 24ko Aginduaren deialdia, zeinen bidez arautzen baita diru-laguntzak ematea garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde erkideei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako akatsak aurkitu dira Ingurumeneko sailburuordearen 2014ko abenduaren 30eko Ebazpenaren testuan (2015eko martxoaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 42. zk.); ebazpen horren bitartez, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 24ko Aginduaren deialdia ebazten da; agindu horrek, hain zuzen ere, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde erkideei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak ematea arautzen du. Hortaz, akatsok zuzendu egiten dira hemen:

I. eranskinaren 2. atalean, «Atmosferaren lerroa», euskarazko bertsioko 2015/1023 (15/6) orrialdean eta gaztelaniazko bertsioko 2015/1023 (6/16) orrialdean,

Honela dio:

(Ikus .PDF)

Hauxe esan behar du:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 13a.

Absentzia dela eta (196/2013 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarria),

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.


Azterketa dokumentala