Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2015eko apirilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1758

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 31koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariarena, zeinen bidez jakinarazten baita Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren babesean 2014ko ekitaldian emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Agindu horrek laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen ditu.

Diru-laguntza publikoak ematerakoan jarraitu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 21.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da zein erakundek jaso dituzten xedapen horren babesean emandako diru-laguntzak eta zenbateko laguntza jaso duten.

Hori guztia kontuan izanik, honakoa

EBAZTEN DUT:

Argitaratzea 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren babesean 2014an emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Agindu horrek laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 31.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala