Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2015eko apirilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1757

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez argitara ematen baita zein den beherago zehaztutako Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen prebentzioko ordezkariei bideratutako diru-laguntzen erakunde onuraduna. Lanbideren Administrazio Kontseiluaren erabakiz egin zen 2013ko ekitaldirako laguntza horien deialdia (2013ko urriaren 24an egindako bilkuran hartutako erabakia).

Diru-laguntza publikoak publizitate-printzipioaren arabera eraendu behar dira, eta, printzipio hori betetzearren, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen prebentzioko ordezkariei bideratutako diru-laguntzen 2013ko ekitaldirako deialdiaren 9.7 artikuluan ezartzen duenez (Lanbideren Administrazio Kontseiluak onartua 2013ko urriaren 24an egindako bilkuran), Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onuradunen eta emandako zenbatekoen zerrenda.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen prebentzioko ordezkariei bideratutako diru-laguntzen onuraduna. Laguntza horien 2013ko ekitaldirako deialdia Lanbideren Administrazio Kontseiluaren erabakiz onartu zen, 2013ko urriaren 24an egindako bilkuran (2013ko azaroaren 14ko EHAA, 217. zk.), baita emandako diru-laguntzen zenbatekoa ere:

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea: 90.000 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 24a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala