Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2015eko apirilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1756

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 1ekoa, Teknologia eta Estrategiako zuzendariarena, zeinen bidez argitaratzen baita Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2002ko urriaren 7ko Aginduan ezarritako laguntzen 2014ko deialdiko onuradunen zerrenda. Agindu hori aldatu egin zen, batetik, 2003ko apirilaren 16ko Aginduaren bidez, eta, bestetik, ikerketa estrategikoei laguntzeko Etortek programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 22ko Aginduaren bidez.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2002ko urriaren 7ko Aginduak ezartzen du laguntzen ebazpena banan-banan jakinarazi behar zaiela interesdunei, nahiz eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko den. Agindu hori aldatu egin zen, batetik, 2003ko apirilaren 16ko Aginduaren bidez, eta, bestetik, ikerketa estrategikoei laguntzeko Etortek programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 22ko Aginduaren bidez.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2002ko urriaren 7ko Aginduaren 16. artikuluko 3. puntuan xedatutakoaren arabera –2003ko apirilaren 16ko Aginduaren eta ikerketa estrategikoei laguntzeko Etortek programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 22ko Aginduaren bidez aldatua–, Teknologia eta Estrategiako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Argitaratzea Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2002ko urriaren 7ko Aginduan –2003ko apirilaren 16ko Aginduaren bidez eta ikerketa estrategikoei laguntzeko Etortek programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 22ko Aginduaren bidez aldatua– eta deialdia egin zuen Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2014ko uztailaren 9ko Ebazpenean aurreikusitako laguntzen 2014ko deialdiko onuradunen zerrenda, Teknologia eta Estrategiako zuzendariaren 2014ko abenduaren 30eko Ebazpenaren arabera. Ebazpen hori eranskinean zerrendatutako esleipendunei jakinarazi zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 1a.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala