Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2015eko apirilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1752

IRAGARKIA, Gran Automóviles 2009, S.L.ri jakinarazten diona kontsumoaren arloko zehapen-prozedura hasteko 2015-02-19an hartutako erabakia (prozedura-zenbakia: 20A001/10/2015).

Gran Automóviles 2009, S.L. sozietateari erabaki hori ohiko moduan jakinarazterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren sozietatearen azken helbidean (Avda. Diputación 70, Azagra). Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Hautsitako araua:

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.5.b artikulua. Artikulu horren arabera, arau-haustea da:

«Ikuskatze-lanak errazteari dagokionez, aurka jartzea, uko egitea edo oztopoak ipintzea, eta berdin agintari eskudunek nahiz euron agenteek eskatzen dituzten datuak edo informazioa emateari dagokionez ere, agintari edo agente horiek informatu, zaindu, ikertu, ikuskatu, izapidetu eta gauzatzeko lanetan dihardutela; halaber, informazio okerra edo gezurrezko dokumentazioa ematea, eta, bereziki, lege honetako 48. artikuluan ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea».

Zehapena:

Ez-betetzeak administrazio mailako arau-hauste arintzat jotzen dira behin-behingoz, hala ezartzen baita 6/2003 Legearen 52.2 artikuluan.

6/2003 Legearen 53.1.a artikuluaren arabera, arau-hauste horiek 25.000 eurora arteko isuna izango dute.

Legezko ohartarazpenak:

Hamabost egun daude egoki iritzitako informazioak, agiriak eta alegazioak egin eta aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatu ahal izateko, eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek aldatu egin zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Epe horretan, Kontsumobidek Donostian duen bulegoan aztertu ahal izango du espedientea (Easo kalea 10).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 24a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA ELENA BEGOŃA UNZUETA TORRE.


Azterketa dokumentala