Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2015eko apirilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1747

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 836/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 836/2013.

Demandatzailea: Iratxe Arraibi Landa.

Abokatua: Lucia Urbaneja Riego.

Prokuradorea: Pedro Maria Santin Diez.

Demandatua: Abdoulaye Thine.

Gaia: dibortzioa.

Aipatutako judizioan, autoa eman da 2015-03-06an, eta honela dio xedapen-zatiak:

AUTOA

Epailea: Vanesa Murillo Villaverde andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko martxoaren seia.

XEDAPEN ZATIA

1.– Prozedura honetan 2014-11-11n emandako 548/2014 epaia aldatzea erabaki da; hau da, demandatuaren atalean Abdoulay jartzen duen lekuan Abdoulaye jarri behar da, hori baita zuzena:

Sar bedi ebazpen hau epaien liburuan eta bidal bedi testigantza auto nagusietara.

Aurkaratzeko modua: auto honen aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, ebazpena jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZL, 214.4 artikulua).

Aurreko paragrafoan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Abdoulay Thine demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko apirilaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala