Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2015eko apirilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1746

EBAZPENA, 2015eko apirilaren 15koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira emandako zenbait diru-laguntza, herritar orok izan dezan haien berri. Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko irailaren 16ko Aginduaren bidez arautzen dira natura-ondarea babesteari buruzko ezaguera sortzeko proiektuak egiten dituzten erakunde pribatuetarako diru-laguntzak, eta beraiek emateko deialdia egiten da.

Aipatutako diru-laguntzen deialdi-agindua ikusi da, eta aginduak berak xedatzen duenez nahitaezkoa da emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzea.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Zerrenda eranskinean dago:

1. eranskina – Natura-ondarea babesteari buruzko ezaguera sortzeko proiektuak egiten dituzten erakunde pribatuetarako diru-laguntzen zerrenda (2014ko irailaren 16ko Agindua, 2014ko urriaren 10eko EHAA, 193. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 15a.

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,

AMAIA BARREDO MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala