Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2015eko apirilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1745

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 24koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, zeinen bidez baimena ematen baita ingurumen erabilerako eta elikagaien industriako tratamendu biozidako aplikatzaile-txartela banatzeko (oinarrizko maila), «Sanea Control, S.L.» sozietateak, 2014ko abenduaren 15etik 17ra, Barakaldon emandako oinarrizko mailako ikastaroak gainditu dituzten ikasleei.

Ikusi da «Sanea Control, S.L.» sozietateak emandako agiria (Ames, A Coruña), «Ingurumen erabilerako eta elikagaien industriako tratamendu biozidako ikastarora (oinarrizko maila)» bertaratutakoen garapenari eta aprobetxamendu-mailari buruzkoa; 2014ko abenduan eman zen ikastaroa.

Aintzat hartu da «Sanea Control, S.L.» sozietateak Osasun Publikoko Zuzendaritzaren baimena duela oinarrizko mailako ikastaroak emateko (2010eko ekainaren 3ko Ebazpena), EAEko establezimendu eta zerbitzu bioziden erregistro ofiziala sortzeko abenduaren 21eko 257/2004 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuz emana. Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea ingurumen erabilerako eta elikagaien industriako tratamendu biozidako aplikatzaile-txartela banatzea (oinarrizko maila) ebazpen honen eranskinean zerrendatuak datozenei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Osasuneko sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 24a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

MARÍA DORRONSORO IRAETA.

ERANSKINA
INGURUMEN ERABILERAKO ETA ELIKAGAIEN INDUSTRIAKO TRATAMENDU BIOZIDAKO APLIKATZAILE-TXARTELA (OINARRIZKO MAILA) BANATU ZAIEN PERTSONEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala