Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2015eko apirilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1744

AGINDUA, 2015eko apirilaren 16koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Gure Artea Sariak 2015eko edizioan nori eman erabakiko duen epaimahaia izendatzeko dena.

Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2015eko ekitaldiko Gure Artea Sariak arautu eta horretarako dei egiten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko apirilaren 15eko Aginduaren 6. artikulua ikusirik, honako hau,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– 2015eko edizioan, Gure Artea Sariak erabakiko dituen Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: María Mur Dean.

Epaimahaikideak:

Inazio Escudero Bizkarguenaga.

Leire Vergara Vivanco.

Txaro Arrázola-Oñate Tojal.

Xabier Ganzarain Echaniz.

Idazkaria: María Jesús Cambra Contin.

Bigarrena.– orohar, jende guztiak honen berri izan dezan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 16a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala