Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2015eko apirilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1742

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 31koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2014ko ekitaldirako, prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko diru-laguntzari buruzko ebazpenak argitara emateko dena.

AURREKARIAK

1.– 2014ko ekainaren 30ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian honako ebazpen hau eman zen argitara: Ebazpena, 2014ko ekainaren 18koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2014ko ekitaldirako, prebentzio-ordezkariei oinarrizko prestakuntza emateko baimenaren eta diru-laguntzaren deialdia egiten duena.

2.– 2014ko urriaren 13an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian honako ebazpen hau eman zen argitara: Ebazpena, 2014ko irailaren 17koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2014ko ekitaldirako, prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimenari buruzko ebazpenak argitara emateko dena.

3.– Prebentzio-ordezkariei araudi-arloan eta arlo teknikoan oinarrizko prestakuntza emateko diru-laguntzak eskatzeko epea 2014ko abenduaren 29an amaitu zen. Araban 5 eskabide aurkeztu dituzte, Bizkaian 29 eta Gipuzkoan 15; horrenbestez, guztira 49 eskabide aurkeztu dituzte diru-laguntzetarako.

4.– 2014ko urriaren 29an, 2014ko abenduaren 9an eta 2015eko urtarrilaren 9an egindako batzarretan, Ebaluazio Batzordeak ebaluatu zituen eskabideak, betiere deialdiko oinarrietan ezarritako betekizunekin bat. Proposamena, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari helarazi zitzaion, hark ebazpena eman dezan.

5.– 2014ko azaroaren 17an, 2014ko abenduaren 15ean eta 2015eko urtarrilaren 12an, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebazpenak eman zituen, prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko diru-laguntzei buruzkoak, 2014ko ekitaldirako.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– 2014ko ekainaren 18an, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak emandako EBAZPENAREN bidez, 2014ko ekitaldirako, prebentzio-ordezkariei oinarrizko prestakuntza emateko baimenaren eta diru-laguntzaren deialdia egiten da. Bada, ebazpen horren 2. artikuluan xedatzen denez, «2014ko ekitaldirako, prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimena lortu ostean, diru-laguntza eskatu ahal izango dute honako hauek: prestakuntza-zentroek (publikoek zein pribatuek), sindikatuek, Gizarte Segurantzako lan-istripu eta lanbide-gaixotasunen mutualitateek, eta, orobat, enpresekin zerbitzuak itundurik izanik, haien prebentzio-ordezkariei egiaztatu zaizkien prebentzio-zerbitzuek, baldin eta egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badute.»

2.– Aipatutako ebazpenaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat, «diru-laguntza eskatzen duen zentroak aurretiaz eskatu eta lortu behar izan du 2014ko ekitaldian prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako araudi-arloko prestakuntza zein prestakuntza-teknikoa emateko baimena.»

3.– Lehen aipatutako ebazpenaren 14. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 15era bitartean egiten diren araudi-arloko eta arlo teknikoko prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntza eska daiteke «diru-laguntza eskatzen den prestakuntza-ekintza bukatu ondorengo hamar laneguneko epean»

4.– Lehen aipatutako 14. artikuluan xedatzen da beste hau ere: «Osalaneko zuzendari nagusiari dagokio, Balioespen Batzordeak proposamena egin ondoren, ebazpen honetan araututako deialdia ebaztea, diru-laguntzak emateari dagokionez.»

5.– Aipatu ebazpenaren 5.6 artikuluak honako hau xedatzen du: «Iragartze aldera soilik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira dagozkion ebazpenak, bai prestakuntza emateko baimenari eta bai diru-laguntzari buruzkoak ere».

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2014ko ekitaldirako prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko diru-laguntzari buruzko ebazpenak argitara ematea, ebazpen honetako I. eranskinean jasotako erakundeei dagokienez.

Bigarrena.– Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osalaneko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, txandaz dagokion epaitegian, bi hileko epean; bi kasuetan, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3. eta 46.1 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Barakaldo, 2015eko martxoaren 31.

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala