Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2015eko apirilaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1499

IRAGARKIA, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako bidaia-agentzia baten zerbitzuak prozedura irekiz kontratatzeari buruzkoa (Espedientea: K-09/2015).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: K-09/2015.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa, baldintza teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.

b) Loteak: ez dago.

c) Gauzatzeko tokia: enpresa esleipendunak Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzari entregatuko dizkio eskatutako billeteak eta bisak.

d) Gauzatzeko epea: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoaren arabera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: balorazioa egiteko zenbait irizpide daude.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Kontratu osoaren gehieneko aurrekontua, 155.000 eurokoa da, BEZa barne, karatulan xehatutako moduan.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez dago.

Behin betiko bermea: kontratuaren esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua «O» eraikina, 3. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 95 00

e) Web orria: www.contratacion.info

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu aurreko eguna.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa edo profesionala: administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulan, dagokion atalean, adierazitakoaren arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko apirilaren 16a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztuko dira («A», «B» eta «C»), administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitako edukia dutela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Erregistroa.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari zenbat denbora eutsi behar dion: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ez da onartzen aldaerarik edo bestelako aukerarik.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintza teknikoen gutun-azalak irekitzea: balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

a) Entitatea: Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2015eko apirilaren 22a.

e) Ordua: 10:00ak.

2) Eskaintza ekonomikoen gutun-azalak irekitzea: automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz:

a) Entitatea: Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2015eko apirilaren 27a.

e) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

Eskaintzak baloratzeko irizpideak honako hauek izango dira, berariazko administrazio-baldintza zehatzen pleguko karatulan, dagokion atalean, adierazitakoaren arabera:

a) Automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz:

– Eskaintza ekonomikoa.

Haztapena: 90 puntu.

b) Balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

– Eskaintza teknikoa.

Haztapena: 10 puntu.

11.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 16a.

Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,

AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.


Azterketa dokumentala