Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2015eko apirilaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1498

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetza diren higiezinak besterentzako enkante publikoen berri emateko dena.

Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2015eko martxoaren 9ko bi agindu betez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetzako garaje-plazak (2. oinarrian daude zehaztuta) besterentzeko enkante publikoaren oinarriak argitaratzen dira.

OINARRIAK

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A2S/2/14; A2S/1/14.

2.– Xedea.

a) Vitoria-Gasteizko Antilletako pasabidean 1, 2, 3, 4, 6, 8, 10, 12 eta 14 zenbakidun blokeek osatzen duten etxe-sailean dauden 221, 222, 223, 224, 225, 226 eta 227 zenbakidun garaje-plazak. Oinarrizko tipoa: Hemeretzi mila eta berrehun (19.200) euro, plaza bakoitzak.

b) Vitoria-Gasteizko San Antonio kalean 10. zenbakian dauden 9 eta 10 zenbakidun garaje-plazak. Oinarrizko tipoa: Berrogeita hamabost mila zortziehun eta hirurogei (55.860) euro, bi plazak.

3.– Esleitzeko prozedura: Goranzko enkante publikoa, eskaintzak gutun-azal itxietan aurkeztuko direla.

4.– Dokumentazioa. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan kontsultagarri egongo dira baldintza juridiko-ekonomikoen pleguak, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, beheko solairuan, 09:00etatik 13:00ak arte, honako iragarki hau EHAAn argitaratzen denetik proposamenak aurkezteko epea bukatu arte.

Halaber, www.euskadi.net/contratacion (enkanteak) web-orrian izango dira ikusgai.

5.– Bisiten erregimena. Higiezinak ezagutzeko interesa dutenek hitzordua eskatu ahal izango dute 945 01 89 44 telefonora deituz.

6.– Proposamen-eredua: baldintzen pleguan ezartzen dena.

7.– Bermea: enkantean parte hartu nahi duten pertsona guztiek bermea jarri dutela egiaztatu beharko dute, plegu bakoitzaren seigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz.

8.– Proposamenak aurkezteko epea. Proposamenak 2015eko apirilaren 30eko 13:00ak arte aurkeztu ahal izango dira, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako erregistroan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, beheko solairuan.

9.– Proposamenak zabaltzea. Egintza publikoa. Tokia: 1.aretoa, Lakua II. Donostia kalea, 1 - Vitoria-Gasteiz. Data eta ordua: 2015eko maiatzaren 20a, 09:00etan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 16a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala