Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2015eko apirilaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1495

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 16koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, 304, 305 eta 306 zenbakidun ikastaroetako ikasleei honako txartel hauek ematea baimentzeko dena: produktu fitosanitarioak aplikatzeko oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Arkauteko nekazaritza eskolak ondoren aipatzen diren ikastaroak eman ditu:

– 304 zk.ko ikastaroa, produktu fitosanitarioei buruzkoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 305 zk.ko ikastaroa, produktu fitosanitarioei buruzkoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 306 zk.ko ikastaroa, produktu fitosanitarioei buruzkoa, oinarrizko mailatik maila kualifikatura pasatzekoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez–, eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira lau ikastaro horiek, eta hurrenez hurren B eta C motako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jarduera-markoa ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak emateko aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira honako zuzenbide-oinarri hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa; eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 20.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen zaizkion. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartelak emateko agintzea:

1.– 304 zk.ko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako I. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

2.– 305 zk.ko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako II. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

3.– 306 zk.ko ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honetako III. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 16a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala