Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2015eko apirilaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1493

AGINDUA, 2015eko otsailaren 23koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinarekin betearazi egiten baita -5453/2003 kasazio-errekurtsoan- Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako hirugarren Salak (4. Sekzioa) emandako 2014ko azaroaren 21eko Ebazpena. Errekurtsoa hori honako honi buruzkoa da: Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburuak 2002ko maiatzaren 21ean emandako Aginduari buruzkoa; izan ere, agindu horren bitartez onartu egiten baitira Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialaren estatutuak.

Ikusi eta aztertu da: Bizkaiko Farmazialarien Elkargoari dagokionez, Auzitegi Gorenaren Epaia betearazteko espedientea:

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2015eko otsailaren 13an, Herri Administrazio eta Justizia Sailean ofizio bat jaso zen, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak bidalitakoa, eta -5463/2003 kasazio-errekurtsoan- Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien hirugarren Salak (4. Sekzioa) 2014-10-21ean emandako Epaia betearazteko zena. Errekurtsoa hori honako honi buruzkoa da: Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburuak, 2002ko maiatzaren 21ean, emandako Aginduari buruzkoa; izan ere, agindu horren bitartez onartu egiten baitira Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialaren estatutuak.

Bigarrena.- 2002ko urriaren 18an, Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen, EAEko Auzitegi Nagusian; hain justu ere Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburuak, 2002ko maiatzaren 21ean, emandako Aginduaren aurka; eta errekurtsoa horretan, bestalde, aipatu aginduko 1. artikuluko tartekia zuzenbidearekin bat ez zetorrela deklaratzeko eskatzen zen; izan ere, bertan Herri Administrazioari lotutako profesionalak salbuetsi egiten dira kolegiatzeko obligaziorik, baldin eta Lan- edo Administrazio-Zuzenbidearekin erregulatutako zerbitzu-lotutarik badute. Guztiarekin ere, salbuespen hori baliogabetzeko eskatzen zen.

Hirugarrena.- 2003ko apirilaren 11n, EAEko Auzitegi Nagusiak epai bat eman zuen, zeinarekin ezetsi egin zuen Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialak aurkeztutako errekurtsoa, zehazki, Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2002ko maiatzaren 21eko Aginduaren aurkakoa zena; izan ere, agindu horren bitartez onartu egin ziren Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialaren estatutuak.

Laugarrena.- 2003ko uztailaren 16an, aipatu elkargoak kasazio-errekurtsoa bat aurkeztu zuen, EAEko Auzitegi Nagusiaren 2003ko apirilaren 11ko Epaiaren aurkakoa zena; baina, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salak (4. Sekzioa) 2014ko azaroaren 21eko Baiespen-epaia eman zuen, eta agindu honen bitartez betearazi egiten da epai hori.

Bosgarrena.- Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan ezartzen denez (abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartua), profesionalen elkargoen eta tituludun lanbideen alorreko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoari baino ez dagokio, hargatik eragotzi gabe Espainiako Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan xedatutakoa aplikatzea.

Bigarrena.- Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 2.1.2 eta 8.1.d) artikuluetan.

Hirugarrena.- Administrazioarekiko auzien arloko epaitegiei eta auzitegiei dagokie epaitutakoa betearazteko ahalmena; eta, parteek, bestalde, obligazioa dute epaiak eta ebazpenak betetzekoa; betiere kontsignatutako era eta zehaztapenekin bat etorriaz, horixe xedatzen baita Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

5453/2003 kasazio-errekurtsoan, 2014ko azaroaren 21ean, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salak (4. Sekzioa) emandako Baiespen-epaia dela-eta, eta behin izapide egokiak eginda gero, bidezkoa da Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2002ko maiatzaren 21eko Agindua zuzentzea, eta epai horretan adierazitakoa kentzea 1. artikulutik -agindu horren bitartez onartu egin ziren Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialaren estatutuak.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- 5453/2003 kasazio-errekurtsoan, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien hirugarren Salak (4. Sekzioa) emandako 2014ko azaroaren 21eko Epaia betearazteko agintzea. Errekurtsoa hori honako honi buruzkoa da: Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburuak 2002ko maiatzaren 21ean emandako Aginduari buruzkoa; izan ere, agindu horren bitartez onartu egiten baitira Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialaren estatutuak.

Bigarrena.- Aipatu aginduari dagokionez, epaitza judizialaren betearazpena gauzatzea; betiere, haren 1. artikulutik ondokoa kenduaz -zuzenbidearekin bat ez datorrela deklaratuaz-:

«...eta segurtasun juridikoaren ondorioetarako, honako hau adieraztea: administrazio- edo lan-zuzenbidearen bidez araututako zerbitzu-harremanaren bitartez Administrazioari lotutako profesionalei ez zaie exijituko Elkargoan sartzea lanbidean jardun ahal izateko. Hala ere, lanbidean arlo pribatuan jardun nahi badute, beharrezkoa izango dute elkargokide egitea, Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 30. artikuluan jasotakoaren arabera beharrezkoa baldin bada.»

Hirugarrena.- Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2002ko maiatzaren 21eko Aginduaren bitartez Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialaren estatutuak onartu ziren. Bada, agindu horretako 1. artikulua aldatu egiten da, eta aurrerantzean honako idazketa hau izango du

«1. artikulua.- Onarpena.

Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialaren estatutuak onartzea.»

Laugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu hau argitara dadila agintzea, eta, bestalde, honako hauei jakinaraztea: Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofiziala; EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Azien Sala; Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio Saileko Auzibide Zuzendaritza.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 23a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala