Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2015eko apirilaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1488

701/2015 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Francisco Javier Pedrosa Rodero jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatu eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena.

Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia aztertu da. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren otsailaren 27ko 522/2015 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2015eko otsailaren 27ko EHAAn (40. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Francisco Javier Pedrosa Rodero jauna deialdiko lanposturako egokia dela, eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

Francisco Javier Pedrosa Rodero jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Antolaketako teknikariaren lanpostu funtzionalaren 3079 plazaren jabea dena, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko hautatua izan da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan xedatutakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusiak hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Francisco Javier Pedrosa Rodero jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2015eko martxoaren 26tik aurrera emango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Francisco Javier Pedrosa Rodero jauna zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea, izendatzen duten egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 26a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala