Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2015eko martxoaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
1471

EDIKTUA, administrazioarekiko 1172/2004 auzi-errekurtsoan emandako epai irmoaren argitalpenari buruzkoa. Epai horren bidez deusez deklaratzen da estatutuen 1 bis artikuluaren azken paragrafoa. Estatutuak aldatu egin ziren Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren 2004ko martxoaren 10eko Aginduaren bitartez, bertan onesten baitzen Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialaren estatutuen aldaketa.

Jakinarazten da, administrazioarekiko 1172/2004 auzi-errekurtsoan, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren 2004ko martxoaren 10eko Aginduaren aurkakoan (Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialaren estatutuen aldaketa onartzen zuen aginduaren aurkakoan), epaia eman duela Auzitegi Goreneko Hirugarren Salak, 2014ko azaroaren 25ean, epaia irmoa dela eta bertan honako hau erabaki dela:

Deusez deklaratzea aurkaratutako aginduaren bidez aldatutako estatutuen 1-bis artikuluaren azken paragrafoa.

Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Bilbao, 2015eko otsailaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala