Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2015eko martxoaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1470

AGINDUA, 2015eko martxoaren 17koa, Osasuneko sailburuarena, Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Batzordeko kideak izendatzeko dena.

Osasun sailburuaren 2009ko urtarrilaren 14ko Aginduaren bidez sortu zen Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Batzordea. Organo aholku-emaile gisara sortu zen, sortzetiko gaixotasunei buruzko aholku teknikoak emateko, Osasun Saileko Aholku Kontseiluen araubidea ezartzen duen maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoa betez.

Geroztik, Osasuneko sailburuaren 2015eko otsailaren 13ko Aginduaren bitartez aldatu egin zen 2009ko urtarrilaren 14koa, Kontseiluaren osaerari eta banaketari dagokienez. Agindu honetako 1. artikuluarekin bat etorriaz, Aholku Batzordea lehendakari batek, idazkari batek eta 12 kontseilukidek osatuko dute. Osasuneko sailburuak izendatuko ditu guztiak.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskadiko Aholku Kontseiluko kide, honako hauek izendatzea:

Lehendakaria:

– Alberto Pérez Legorburu.

Idazkaria:

– Larraitz Arriola Larrarte.

Kontseilukideak:

a) Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Programako koordinatzaileak.

– Aitziber Pérez Fernández.

– Miguel Angel Cortajarena Altuna.

– Gabriel Saitúa Muñiz.

– Mercedes Martínez Ayucar.

b) Euskal Herriko Pediatria Elkartearen ordezkaria:

– Ignacio Díez López.

c) Ginekologiako eta Obstetriziako EAEko Erakundearen ordezkaria:

– Mercedes Fraca Padilla.

d) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkari modura:

– Enrique Peiró Callizo.

– Adelina Pérez Alonso.

e) 4 kide, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren ordezkari:

– José Antonio Municio Martín.

– Cristina Iriarte Valencia.

– Mercedes Espada Sáenz-Torre.

– José M.ª Arteagoitia Axpe.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 17a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala