Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2015eko martxoaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1469

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, haur-eskola pribatuentzako 2014-2015 ikasturterako diru-laguntzak, zehazki, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko azaroaren 11ko Aginduaren bidez deitutakoak ematen eta ukatzen dituena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko azaroaren 11ko Aginduaren bitartez, ondoko deialdia finkatu zen: 3 urtetik beherako umeak atenditzen dituzten ikastetxe pribatuentzako 2014-2015 ikasturterako diru-laguntzetarakoa, hain justu ere laguntzak eskuratzeko baldintzak arautuz eta adin-tarte bakoitzerako laguntzen zenbatekoak zehaztuz.

Aipatutako aginduaren 11. artikuluarekin bat etorriz, Balioespen Batzordeak hau proposatuko dio Hezkuntzako sailburuordeari: haur-eskola bakoitzari eman beharreko laguntza, betiere delako aginduan zehaztutako irizpideen arabera.

Aurkeztutako eskabideen espedienteak aztertu dira, eta Balioespen Batzordeak otsailaren 20ko batzarrean eginiko proposamena aurkeztu ostean, honako hau,

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– I. eranskinean zehaztutako ikastetxeei diru-laguntzak ematea, eranskin horretan bertan zehazten diren zenbatekoetan.

2. artikulua.– II. eranskinean zehaztutako ikastetxea bazter uztea, zioa aipatuta.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 10a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala