Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2015eko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1467

IRAGARKIA, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraioetako sailburuordearen ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez gorako errekurtso bat ebazten da.

Garraioetako sailburuordeak ebazpena eman zuen 2015eko otsailaren 4an; haren bidez, Garraio Azpiegituren zuzendariaren ebazpenaren kontra, 2014ko urriaren 6koa, Sergio Telletxea Bulukuak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen.

Ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, eta ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, haren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik, bi hileko epean.

2.– Interesdunak Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan eskuratu ahal izango du ebazpen horren testu osoa (Elkano 3, behea; 48011 Bilbao).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 16a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala