Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2015eko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1462

EBAZPENA, 2015ko martxoaren 11koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumeneko baimen bateratua lortzeko sustatu diren hainbat proiektu jendaurrean jartzen dituena.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea da, eta, hori posiblea ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horrela, poluzioaren prebentzioko eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.

Poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak –5/2013 Legeak aldatua– ezarritakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua araua bete behar duten instalazioek bere xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea da, hain zuen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten herri-administrazio desberdinen lankidetza bermatuko duena eta hiritarren administrazio-betebeharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.

Ebazpen honen eranskinean agertzen diren enpresek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari ingurumen-baimen bateratua eskatu diote Poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera.

Poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak araututakoari jarraituz, Euskadiko Autonomia Erkidegoan sustatzen diren jarduerei dagokien ingurumen-baimen bateratua lortzeko aurkeztu diren proiektuak jendaurrean jarri beharra dago. Proiektu horien zerrenda eranskinean jasota dago.

Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; 16/2002 Legea aldatzen duen ekainaren 11eko 5/2013 Legea; Emisio Industrialaren Erregelamendua onartzen duen eta Poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002ko Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua; hondakinen eta kutsatutako lurzoruen uztailaren 28ko 22/2011 Legea; Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea –urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua–, eta, oro har eta bereziki aplikagarriak diren gainerako legeak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ingurumenaren baimen bateratua lortzeko sustatutako proiektuak jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta proiektu bakoitzari dagokion Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan bidezko iritzitako arrazoibideak aurkeztu ahal izango dira. Aipatu proiektuok eranskinean jasota daude.

2. artikulua.– Iritzitako arrazoibideak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumenaren Administrazioaren Zuzendaritzan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

3. artikulua.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektuok Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumenaren Administrazioaren Zuzendaritzan egongo dira eskuragarri (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Era berean, adierazitako dokumentazioa hiritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako proiektuak dagokien udaletara bidaliko dira horiek erakusteko jendaurrean jartzeko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 11.

Ingurumeneko sailburuordea,

JOSÉ ANTONIO GALERA CARRILLO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala