Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2015eko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1459

EBAZPENA, 2015ko martxoaren 16koa, Merkataritzako zuzendariarena. Honen bidez, argitaratzen da, 2014ko ekitaldian, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduan arautu ziren diru-laguntzen onuradun izan direnen zerrenda; agindu horren bidez, Merkataritza Sustatzeko Bulegoentzako laguntzak ezarri eta arautu ziren.

Diru-laguntza publikoak emateko, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela-eta, esleipendunei ebazpenen berri eman ondoren, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduaren 13. artikuluaren 2. puntuan xedatuakoarekin bat etorriz, Merkataritzako zuzendariak honako hau,

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Merkataritza sustatzeko Bulegoentzako laguntzak ezarri eta arautzeko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduan eta Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2014ko irailaren 3ko Ebazpenean aurreikusitako 2014ko ekitaldiko laguntzen onuradun izan direnen zerrenda argitaratzea, Merkataritzako zuzendariaren ebazpenen arabera. Ebazpen horien berri jakinarazi zaie honekin batera doan zerrendan ageri diren esleipendunei.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 16a.

Merkataritzako zuzendaria,

JON ANDONI ZARATE ZARRAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala