Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2015eko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1458

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 13koa, Merkataritzako zuzendariarena, zeinarekin argitara ematen baita, 2014ko ekitaldiari dagokionez, ondoko aginduan ezarritako laguntzen onuradunen zerrenda: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren 2014ko uztailaren 23ko Agindua; izan ere, agindu horren bitartez, Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen Hirigune programa arautzen da.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei Ebazpenaren berri eman ondoren, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 23ko Aginduaren 15. artikuluak 2. puntuan xedatutakoaren arabera, Merkataritzako zuzendariak,

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– 2014ko ekitaldiari dagokionez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 23ko Aginduan ezarritako laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematea, betiere Merkataritzako zuzendariak emandako ebazpenaren arabera. Agindu horren bitartez, Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen Hirigune programa arautzen da. Zerrenda hori idazki honen eranskinean agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 13a.

Merkataritzako zuzendaria,

JON ANDONI ZARATE ZARRAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala