Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2015eko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1442

IRAGARKIA, honako xede hau duen kontratu administratibo bereziaren lizitazioa egiteko dena: Eusko Jaurlaritzak Faduran (Getxon) duen kirolarientzako egoitzaren kudeaketa integrala. C06/001/2015.

1.– Entitate esleitzailea. Datu orokorrak eta informazio lortzeko datuak.

a) Erakundea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Agiriak eta informazioa lortzea:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Telefonoa: 945 01 89 31.

5) Telefaxa: 945 01 89 50.

6) Helbide elektronikoa: ab-perez@euskadi.eus

7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015-04-10.

d) Espedientearen zenbakia: C06/001/2015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: berezia.

b) Deskripzioa: Eusko Jaurlaritzak Faduran (Getxon) duen kirolarientzako egoitzaren kudeaketa integrala.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: Getxo, Bizkaia.

e) Gauzatzeko epea: 3 urte.

f) Luzapenik: bai, guztira 3 urte gehienez.

g) Esparru-akordioa ezartzea (hala badagokio): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (hala badagokio): ez.

i) CPV (Nomenklaturaren erreferentzia): 79999100-4.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak: a) Formulak aplikatuz automatikoki ebaluatzen diren irizpideak. Prezioa: 30,00 puntu. Kirol entitateei ostatu-gaua pentsio osoan dohainik: 30,00 puntu. Eusko Jaurlaritzako Kirol eta Gazteria Zuzendaritzarekin zerikusia duten kirol-proiektuei prezio bereziak: 20,00 puntu. b) Balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak. Zerbitzuaren antolaketa: 20,00 puntu.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 1.479.360 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: Administrazioari ez dio gasturik eragiten.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa (%): 2.000 euro.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi administrazio-klausula zehatzen pleguaren 2.9.1 klausularen e) letra.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015-04-20, 10:00ak arte.

b) Aurkezteko era: paperean edo elektronikoki, interesdunak aukeratuko du.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Aurkezpen elektronikoa: www.contratacion.euskadi.eus

e) Aldaerak onartzea: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez: 2 hilabete.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Deskripzioa: automatikoak ez diren irizpenei (C gutun-azala) eta irizpen automatikoei (B gutun-azala) buruzko eskaintzak irekitzea.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Data eta ordua: C gutun-azala: 2015-04-28, 12:00etan. B gutun-azala: 2015-05-11, 12:00etan.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): ez.

12.– Bestelako informaziorik: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 18a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala