Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2015eko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1441

IRAGARKIA, zeinen bidez argitaratzen baita gizartea txikizkako merkataritzaren eta banaketa-jardueren eginkizun sozialaren aurrean sentsibilizatzeko eta horiek baloratzeko kreatibitate-kanpaina bat kontratatzea xede duen lizitazio-kontratua (DEC 31/02/15).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: DEC 31/02/15.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedea: kreatibitate-kanpaina bat kontratatzea gizartea txikizkako merkataritzaren eta banaketa-jardueren eginkizun sozialaren aurrean sentsibilizatzeko eta horiek baloratzeko (DEC 31/02/15).

b) Loteak eta kopuruak: ez.

c) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): kanpainaren kreatibitatea Merkataritza Zuzendaritzan entregatuko da, 30 egun naturaleko epean, kontratua formalizatzen denetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: esleitzeko zenbait irizpide daude.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: kontratuaren gehienezko aurrekontua hogeita hamabost mila (35.000) euro, BEZa barne.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 99 91 / 945 01 99 21.

e) Telefaxa: 945 01 82 52.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko apirilaren 16a, 12:00ak.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausulen pleguko karatulako 29.2 puntuan zehaztutako moduan.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko apirilaren 17a, 12:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi pleguak.

c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez dago.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresa-kopurua (gehienezkoa eta gutxienekoa): ez.

9.– Esleitzeko irizpideak.

– Eskaintza ekonomikoa: % 51.

– Sormena: % 49.

Irizpide hori baloratzeko, hauek hartuko dira kontuan:

– Eskaintza kanpainaren helburuetara egokitzea: % 25.

– Kanpainaren identifikazio-lemaren originaltasuna, egokitasun eta nabaritasuna, eta kanpainaren helburuei nola egokitzen zaien: % 15.

– Berau zabaltzeko proposaturiko euskarrien egokitasuna: % 9.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Lekua: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.

e) Ordua: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.

11.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri dira.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

13.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (hala egin bazen):

14.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratación.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 12a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala