Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2015eko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1440

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 1151/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

Judizioa: 1151/2013 adostasun bako dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Oiartz Ortiz Estibalez.

Alderdi demandatua: Felipe Branco Donadelli.

Auzigaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da:

139/2015 epaia eman da adostasunik gabeko dibortzioari buruzko DVC 1151/2013 prozeduran. Oiartz Ortiz Estibalez eta demandatzailearen eta Felipe Branco Donadelli demandatuaren artean bideratu da prozedura hori, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian.

Felipe Branco Donadelle demandatuaren egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala