Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2015eko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
1436

1143/2015 FORU AGINDUA, 2015eko martxoaren 9koa, 2014-2019 aldirako Bizkaiko foru-errepideetan soinuaren kalitatea hobetzeko Ekintza Planari dagokion jendaurreko informazioaren izapidea ebatzi eta behin betiko onartzen duen.

Euskal Autonomia Erkidegoko poluzio akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 18., 19. eta 30.1 artikuluetan zehaztutakoa betez, aipatu Foru Aginduaren bitartez ondorengoa xedatzen da:

Lehenengoa.– Ebaztea 2014-2019 aldirako Bizkaiko foru-errepideetako soinuaren kalitatea hobetzeko Ekintza Planaren jendaurreko izapidea, Herri Lan eta Garraio Sailaren Ingurumen Iraunkortasuneko Atalak egin duen txosten-proposamenak hitzez hitz dioen bezala. Ildo horri jarraikizz, ebazpen honetan oso-osorik onartzen da, eta eranskin bezala gehituko zaio ebazpenaren testuari. Beraz, arrazoitzeko erabiliko da 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 89.5 artikuluan xedatutakoaren babesean.

Bigarrena.– Behin betiko onartzea 2014-2019 aldirako Bizkaiko foru-errepideetako soinuaren kalitatea hobetzeko Ekintza Plana.

Hirugarrena.– Foru agindu hau «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian» eta «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratzea eta berariaz adieraztea 2014-2019 aldirako foru-errepideetako soinuaren kalitatea hobetzeko Ekintza Planaren edukia herritarren eskura egongo dela Herri Lan eta Garraio Sailaren Ingurumen Iraunkortasuneko Atalean, Bilboko Ibáñez de Bilbao kaleko 20. zenbakian, baita Sailaren web-orrian ere.

Laugarrena.– Foru agindu hau, 2014-2019 aldirako Bizkaiko foru-errepideen soinuaren kalitatea hobetzeko Ekintza Planaren kopia digitalizatuarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikaren Sailari bidaltzea, Euskal Autonomia Erkidegoko poluzio akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 16.2 artikuluan xedatutakoarekin bat eta, aldi berean, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari bidaltzeko. Hala, ingurumen zarataren ebaluazio eta kudeaketari buruzko 2002/49/EE Zuzentarauari erantzungo zaio.

Bosgarrena.– 2014-2019 aldirako Bizkaiko foru-errepideetarako soinuaren kalitatea hobetzeko Ekintza Planari dagokionez, jendaurreko informazioa ebatzi eta behin betiko onartzen duen Foru Agindua Bizkaiko Lurralde Historikoko Udalei jakinaraztea. Dena den, Ekintza Plana eskura dago Sailaren web-orriko ondorengo loturan:

http://www.bizkaia.net/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=8986&Idioma=EU&bnetmobile=0&dpto_biz=6&codpath_biz=6|4594|8986

Seigarrena.– Berariaz jakinaraztea 2014-2019 aldirako Bizkaiko foru-errepideen soinuaren kalitatea hobetzeko Ekintza Planari alegazioak egin dizkioten Udalei alegazio horiei emandako erantzunak; horien kontra Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, bi (2) hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, alde batera utzi gabe, ausaz eta administrazioarekiko auzibideari ekin baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakiokeela ebazpena egin duen organoari, hilabeteko (1) epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera. Horiez gain, egokitzat jotzen duten beste edozein errekurtso jar dezakete.

Hori guztia Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Erakundeen Hautaketa, Antolamendu, Araubide eta Jardunbideari buruzko otsailaren 13ko 3/1987 Foru Arauko 69. artikuluan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 109. eta 116. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8.2, 25.1 eta 46.1 artikuluetan adierazitakoari jarraituz egin da.

Bilbao, 2015eko martxoaren 9a.

Ingurumenaren Iraunkortasunerako atalburua,

DANIEL RUIZ LARSSON.

ERANSKINA

4523/2013 Foru Aginduak, irailaren 18koak, Herri Lan eta Garraio Saileko foru diputatuarenak, behin betiko onartu zuen Bizkaiko foru-errepideen zor akustikoari zegokion eremua eta ebazpena 2013ko irailaren 24ko 183. BAOn argitaratu zen.

Bestetik, Herri Lan eta Garraio Saileko foru-diputatuaren azaroaren 28ko 5799/2013 Foru Aginduaren bitartez Bizkaiko foru-errepideen zaratari buruzko mapak behin betiko onartu ziren eta ebazpena 2013ko abenduaren 11ko 236. BAOn eta 2014ko urtarrilaren 29ko 19. EHAAn argitaratu zen.

Azkeneko onespen honi dagokionez, 213/2012 Dekretuak, urriaren 16koak, Euskal Autonomia Erkidegoko poluzio akustikoari buruzkoak, 16. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, zaratei buruzko mapa egin behar duten subjektuek ekintza-planak urtebeteko epean onartuko dituzte, zarata-mapa onartzen den datatik zenbatzen hasita.

Legezko eginkizun hori betetzeko eta, aldi berean, aipatu Dekretuak 18., 19. eta 30.1. artikuluetan xedatutakoarekin bat, Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailak 2014-2019 aldirako Bizkaiko foru-errepideetan soinuaren kalitatea hobetzeko Ekintza Plana gauzatu zuen. Gainera, foku igorleen erakunde titularrei eta pertsonei nahiz gainerako administrazioei kontsultatu zien, txostena egin eta jendaurreko informazioaren izapidea betetzeko.

Legez xedatutako epea amaitutakoan, Abadiño, Arrigorriaga, Bilbao, Iurretako Elizate, Portugalete eta Santurtziko Udalen erantzuna jaso zen eta guztiei honen bitartez erantzuten zaie.

TXOSTEN-PROPOSAMENA
1. ALEGAZIOA: ABADIÑO

2014ko abenduaren 19an 25.995 sarrera-erregistroa.

ALEGAZIOAREN LABURPENA

Abadiñoko Udalak azaldutakoaren arabera, auzo desberdinetako etxebizitzetan N-634, AP-8, BI-3333 eta N-636 errepideek zarata sortzen dute. Ekintza Planak gelaxka berde bezala tipifikatzen ditu eta, ondorioz, zarata arintzeko ez da jarduerarik planteatzen, Gerendiaga-Elorrio autobidearen tartea eraikitzea izan ezik. Horrek Astola, Zelaieta eta Muntsarantzko auzoetan BI-3333 eta N-636 errepideen zarata murriztuko du. Autobidea zerbitzuan sartzen denean, hiri-tarteen titulartasuna lagatzeko aukera aipatzen du ere.

Beren ustez kaltetuak diren etxebizitza batzuetan jarduerak planteatu beharko lituzke Ekintza Planak.

Horrez gain, etorkizunean Gerendiaga-Elorrio autobidea zerbitzuan sartzen denean, AP-8 eta N-634 errepideetan trafikoa areagotuko du eta inguruko etxeetan eragin akustikoa handiagoa izango da, beraz, pantaila akustikoak instalatzea eskatzen du.

Azkenik, Ekintza Planak arintzeko jarduerarik aurrez ikusten ez duen kasuetan, kalitate akustikoaren helburuak gainditzen badira, Sailak Babes Akustikoko Zona Berezi aitortu beharko lituzke eta Eremuko Plana egin beharko litzateke.

ERANTZUNAREN MOTIBAZIOA

Bizkaiko foru-errepideetan soinuaren kalitatea hobetzeko Ekintza Planaren 5.1. atalak aipatzen duen bezala, Bizkaiko Lurralde Historiko osoan foru-errepideen eragin akustikoa aztertu du eta, xede horrez, faktore anitzeko analisia aplikatu da, nahasitako biztanleak eta azalera, baita eraikin-kopuru sentibera kontuan hartuta. Emaitza 500 m x 500 m-ko gelaxketan eragin akustikoaren mailaketa da. Ildo horri eutsiz, ondorengo jarduera-lehentasunekin sailkatu dira:

– Jarduera-lehentasun altua (gorria).

– Jarduera-lehentasun ertaina (laranja).

– Jarduera-lehentasun baxua (horia).

– Jarduera-lehentasun oso baxua (berdea).

Planak lehentasuna eman dio gorri, laranja eta hori bezala tipifikatutako gelaxketan jarduteari eta 2014-2019 aldirako gelaxka berdeetan ez da jarduerarik sartu.

Abadiñoko udalerrian, irizpide honekin bat egindako analisiak gelaxka berdeak eskaintzen ditu.

ERANTZUNA

Faktore anitzen analisian oinarrituta, Herri Lan eta Garraio Sailaren ustez, Abadiñoko udalerria ez dago lehentasunezko jarduera-eremu batean sartuta eta, ondorioz, 2014-2019 aldi honetan ez da jarduerarik planteatzen Abadiñon.

Etorkizunean Gerediaga-Elorrio saihesbidea eraikitzeari dagokionez, etorkizuneko bidearen azterlan akustikoa ingurumen-eraginari buruzko nahitaezko azterlanean dago eta bertan neurri zuzentzaile akustiko bereziak hartzearen beharra aztertzen da. Ekintza Plan honi ez dagokio bide berrien edo jada existitzen direnen aldaketaren proiektuak eta obrak aztertu eta, bidezkoa bada, neurri akustikoak hartzea Ildo horri jarraikiz, Ekintza Plana 213/2012 Dekretuak, urriaren 16koak, EAEko poluzio akustikoari buruzkoak, egun foru titulartasunekoak diren errepideen zarata-mapei buruz I. Tituluko II. Kapituluan zehaztutako aginduetan kokatzen da, beraz, egoera akustiko finkatuak lantzen ditu.

BI-3333 errepidearen inguruan, azpiegitura Udalari lagata dagoela egiaztatu da, beraz, bide horretako zarata kudeatzea jada ez da foru-aginpidekoa.

Azkenik, 213/2012 Dekretuak, urriaren 16koak, EAEko poluzio akustikoari buruzkoak, egiten duen aginpide-banaketan oinarrituta, udalerriei dagokie babes akustikoko zona bereziak aitortu eta eremuetako planak egitea. Herri Lan eta Garraio Sailak lehentasunezko jarduera-eremuak finkatuko ditu eta, horretarako, lehentasun-jardueren planak egingo dira.

2. ALEGAZIOA: ARRIGORRIAGA

2014ko abenduaren 15ean 25.573 sarrera-erregistroa.

ALEGAZIOAREN LABURPENA

Arrigorriagako Udala kezkati ageri da Herri Lan eta Garraio Sailaren zenbait obrek bere udalerrian duten eraginarengatik. Aipamen berezia merezi dute «Arrigorriaga AP-68 lotura-Zaratamo lotura, 382+800 kilometro-puntutik 384+200 kilometro-puntua BI-625 errepidea hobetzeko» proiektuari dagozkionak.

2014-2019 aldirako Bizkaiko foru-errepideetan soinuaren kalitatea hobetzeko Ekintza Planak BI-625 errepidearen eragina hirigunean eta, zehatzago esanda, Martiartuko auzoan ez du kontuan hartzen.

Ekintza Planean BI-625 errepidearen tartean, zor akustikoaren eremuan, etxebizitzetarako hiri-lurzoruari eragiten dioten horretan, jarduerak definitzea eskatzen du, aukera-irizpideak kontuan hartuta, egun BI-625 errepidea obratan baitago.

ERANTZUNAREN MOTIBAZIOA

Bizkaiko foru-errepideetan soinuaren kalitatea hobetzeko Ekintza Planaren 5.1. atalak aipatzen duen bezala, Bizkaiko Lurralde Historiko osoan foru-errepideen eragin akustikoa aztertu du eta, xede horrez, faktore anitzeko analisia aplikatu da, nahasitako biztanleak eta azalera, baita eraikin-kopuru sentibera kontuan hartuta. Emaitza 500 m x 500 m-ko gelaxketan eragin akustikoaren mailaketa da. Ildo horri eutsiz, ondorengo jarduera-lehentasunekin sailkatu dira:

– Jarduera-lehentasun altua (gorria).

– Jarduera-lehentasun ertaina (laranja).

– Jarduera-lehentasun baxua (horia).

– Jarduera-lehentasun oso baxua (berdea).

Planak lehentasuna eman dio gorri, laranja eta hori bezala tipifikatutako gelaxketan jarduteari eta 2014-2019 aldirako gelaxka berdeetan ez da jarduerarik sartu.

Arrigorriagako udalerrian, irizpide honekin bat egindako analisiak gelaxka berdeak eskaintzen ditu.

ERANTZUNA

Faktore anitzen analisian oinarrituta, Herri Lan eta Garraio Sailaren ustez, Arrigorriagako udalerria ez dago lehentasunezko jarduera-eremu batean sartuta eta, ondorioz, aldi honetan ez da jarduerarik planteatzen Arrigorriagan.

3. ALEGAZIOA: BILBAO

2014ko abenduaren 3an 24.844 sarrera-erregistroa.

ALEGAZIOAREN LABURPENA

Bilboko Udalak hurrengo iradokizunak egiten ditu:

a) Kanpoko giroan kalitate akustikoaren helburuak gainditzen dituzten biztanleen datuak eta definizio handiagoa. Ekintza Planaren memorian dagoen irudia oso eskala txikian egina dago eta ezin daiteke interpreta.

b) Bilbon aurrez ikusten diren jarduerak gehiago definitu eta argitzea.

c) Ekintza Planean Bilborako sarbide berriak eranstea eta obran onartu diren konponbideak eskatzea, bereziki, Estrada de Ventas kalean kokatutako etxebizitzekiko tunelaren ahoko hormen tratamendu akustikoa.

d) Zarataren mapa eguneratzea, Basurtuko eremuan nahasitako biztanleak eta zor akustikoaren zona sartuta.

e) Batera lan egiteko aukera, erakundeen arteko koordinazioa handiagoa izateko.

f) Eraikuntza sentibera akustikoki babesteko A-8 errepidean pantaila jartzeari buruz argitzea eta Otxarkoagaren ingurunean BI-631 errepidean aurrez ikusitako jarduera gehiago definitzea.

g) Sabino Aranan 2+260 kilometro-puntuaren eta 3+160 kilometro-puntuaren artean AP-8 errepidean pantaila akustikoak instalatzeko proiektuari buruzko informazioa.

h) Udalerrian egin behar diren jarduerak integratzea eta epe laburrean Zorrotzan eta Fangoko polikiroldegiaren inguruan aurrez ikusten direnak aipatzea.

ERANTZUNAREN MOTIBAZIOA

Eskatutako informazioaren zati bat eraikuntza-proiektuekin bat dator. Horiek gaur egun idazten ari dira edo amaituak daude eta, beraz, ekintza-plan honen eremutik kanpo gelditzen dira. Dena den, informazioa emateko, dagozkien zerbitzuei jakinaraziko zaie.

Zorrotza eta El Fango polikiroldegiaren zona Ekintza Planean sartzeko eskaerari dagokionez, Bizkaiko foru-errepideetan soinuaren kalitatea hobetzeko Ekintza Planaren 5.1. atalak aipatzen duen bezala, Bizkaiko Lurralde Historiko osoan foru-errepideen eragin akustikoa aztertu du eta, xede horrez, faktore anitzeko analisia aplikatu da, nahasitako biztanleak eta azalera, baita eraikin-kopuru sentibera kontuan hartuta. Emaitza 500 m x 500 m-ko gelaxketan eragin akustikoaren mailaketa da. Ildo horri eutsiz, ondorengo jarduera-lehentasunekin sailkatu dira:

– Jarduera-lehentasun altua (gorria).

– Jarduera-lehentasun ertaina (laranja).

– Jarduera-lehentasun baxua (horia).

– Jarduera-lehentasun oso baxua (berdea).

Planak lehentasuna eman dio gorri, laranja eta hori bezala tipifikatutako gelaxketan jarduteari eta 2014-2019 aldirako gelaxka berdeetan ez da jarduerarik sartu.

Eskaeran adierazitako zonetan, irizpide honekin bat egindako analisiak emaitza bezala gelaxka berdeak ematen ditu.

ERANTZUNA

«a» eta «b» epigrafean eskatutako informazioari dagokionez, eskatutako dokumentazioa bidaltzeko zerbitzu eskudunei jakinarazi zaie.

«c», «f» eta «g» epigrafeetan bildutako eskaerari buruz, eraikuntza-proiektuen informazioa da eta gaur egun idazten ari dira edo idaztez amaitu dira, beraz, ekintza-planaren eremutik kanpo gelditzen dira. Hala eta guztiz ere, eskaeraren berri dagokion zerbitzuari emango zaio, eskatutako informazioa bidal dezan.

Bilbon zaratak eragiten duen zonei dagokienez, Herri Lan eta Garraio Sailak 2013ko azaroaren 28ko Foru Aginduz onartutako zarataren mapak kontsulta daitezke. Bilboko Udalari 2013ko abenduaren 11n bidali zitzaizkion. Halaber, Sail honen web orriko hurrengo loturan eskura daude:

http://www.bizkaia.net/Herri_Lanak/MER/consultaxperi_1.asp?Tem_Codigo=8119&Idioma=EU&dpto_biz=6&codpath_biz=6|4110|8119

«d» epigrafeari erantzunez, zarataren mapak 213/2012 Dekretuak, urriaren 16koak, Euskal Autonomia Erkidegoko poluzio akustikoari buruzkoak, 15. artikuluan xedatutako moduan eguneratzen dira, egiteko administrazio aginpidedunak egokitzat jotzen duen aldizkakotasunarekin, baina inolaz ere ez da 5 urteko epea gaindituko.

Zor akustikoaren eremuari dagokionez, sarbide berrien eta Sabino Arana eraistearen ondorioz, aldaketa nabarmena izan da, beraz, 213/2012 Dekretuak 29.3. artikuluan xedatutakoarekin bat, aurten eguneratzea aurrez ikusia dago eta Juan de Garayko loturaren zona sartuko da. Nolanahi ere, zor akustikoaren eremuari buruzko modeloa egin zenean, moztuta zegoen eta gaur egun trafikoari ireki zaio.

Azkenik, «h» epigrafeari buruz, Bizkaiko Lurralde Historiko guztian jarduera-zonak sailkatzeko faktore anitzen analisia egin ondoren, Zorrotzako zona eta Fangoko polikiroldegiaren ingurunea oso lehentasun baxuko zona bezala sailkatu dira, beraz, ez da jarduerarik aurrez ikusten.

4. ALEGAZIOA: IURRETA

2014ko azaroaren 24an 24.154 sarrera-erregistroa.

ALEGAZIOAREN LABURPENA

Iurretako Elizateko Udalak azaldutakoaren arabera, etorkizunean Lebario-Elorrio errepidea eraikitzearekin egun N-634 errepidetik zirkulatzen duen trafiko astunaren zati bat bertara eraman beharko litzateke. Hala eragin akustikoa murriztuko litzateke eta herri-saihesbide moduan jardungo luke. Goiuriako bidegurutzearen eta autopistarekin loturaren artean abiadura murritz daiteke, baita Iurretatik N-634 errepidea igarotzen den tartean bulebarra egin ere. Hala, eraikinen fatxadetan eta leihoetan jardun beharko litzateke.

Aurreko paragrafoan deskribatutako jarduera guztiak Ekintza Planean sartzea eskatzen dute.

ERANTZUNAREN MOTIBAZIOA

Bizkaiko foru-errepideetan soinuaren kalitatea hobetzeko Ekintza Planaren 5.1. atalak aipatzen duen bezala, Bizkaiko Lurralde Historiko osoan foru-errepideen eragin akustikoa aztertu du eta, xede horrez, faktore anitzeko analisia aplikatu da, nahasitako biztanleak eta azalera, baita eraikin-kopuru sentibera kontuan hartuta. Emaitza 500 m x 500 m-ko gelaxketan eragin akustikoaren mailaketa da. Ildo horri eutsiz, ondorengo jarduera-lehentasunekin sailkatu dira:

– Jarduera-lehentasun altua (gorria).

– Jarduera-lehentasun ertaina (laranja).

– Jarduera-lehentasun baxua (horia).

– Jarduera-lehentasun oso baxua (berdea).

Planak lehentasuna eman dio gorri, laranja eta hori bezala tipifikatutako gelaxketan jarduteari eta 2014-2019 aldirako gelaxka berdeetan ez da jarduerarik sartu.

Iurretako Elizateko udalerrian, irizpide honekin bat egindako analisiak gelaxka berdeak eskaintzen ditu.

ERANTZUNA

Faktore anitzen analisian oinarrituta, Herri Lan eta Garraio Sailaren ustez, Iurretako udalerria ez dago lehentasunezko jarduera-eremu batean sartuta eta, ondorioz, aldi honetan ez da jarduerarik planteatzen.

Etorkizunean Lebario-Elorrio azpiegitura eraikitzeari dagokionez, etorkizuneko bidearen azterlan akustikoa ingurumen-eraginari buruzko nahitaezko azterlanean dago eta bertan neurri zuzentzaile akustiko bereziak hartzearen beharra aztertzen da. Ekintza Plan honi ez dagokio bide berrien edo jada existitzen direnen aldaketaren proiektuak eta obrak aztertu eta, bidezkoa bada, neurri akustikoak hartzea Ildo horri jarraikiz, Ekintza Plana 213/2012 Dekretuak, urriaren 16koak, EAEko poluzio akustikoari buruzkoak, egun foru titulartasunekoak diren errepideen zarata-mapei buruz I. Tituluko II. Kapituluan zehaztutako aginduetan kokatzen da, beraz, egoera akustiko finkatuak lantzen ditu.

5. ALEGAZIOA: PORTUGALETE

2014ko azaroaren 17an 23.654 sarrera-erregistroa.

ALEGAZIOAREN LABURPENA

Portugaleteko Udalak azaldutakoaren arabera, udalerrian foru-errepide bakarra BI-3791 da. Zeharbidea da eta zarataren foku igorlea zirkulatzen duen trafikoak osatzen du. Beste errepide batzuetatik desbideratuz ez dago trafikoa murrizteko aukerarik eta Bizkaiko Foru Aldundiak soinu-eragina murrizteko jarduerak egin ditzan ez dago eragozpenik.

ERANTZUNAREN MOTIBAZIOA

BI-3791 errepidea Bizkaiko Lurralde Historikoaren Foru-errepideei buruzko Sarean hiri-zeharbide bezala jasota dago. Nolanahi ere, hori 65/2014 Foru Dekretuak, maiatzaren 20koak, Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-errepideen zeharbideei buruzko inbentarioa onartzen duenak, xedatutakoaren barruan ageri da.

Hiri-errepide horrek badu berezitasun bat: ibilbidearen parte batean, Santurtzi eta Portugalete udalerrien arteko mugan dago, eta erreietako bat Santurtziko Udalari lagata dago. Aldundiaren titulartasunaren peko zarata-eragilea, beraz, Portuleten dagoen erreiean dago.

ERANTZUNA

Kontuan harturik hiri-errepide horrek ezaugarri bereziak dituela zarata eragiten duen fokoaren titulartasunen banaketari dagokionez, Herri Lan eta Garraio Sailak xehetasun-azterketa akustiko bat eskatu du, benetako egoera sakon ezagutzeko eta inguruan zer eragin akustiko duen jakiteko. Behin azterketa bukatuta, Portugaleteko Udalari igorriko zaizkio azterketa bera eta ondorioak, ekintza-planean kontuan har dezan, emaitzen arabera.

6. ALEGAZIOA: SANTURTZI

2014ko abenduaren 1ean 24.687 sarrera-erregistroa.

ALEGAZIOAREN LABURPENA

Santurtziko Udalak antolamendu xehatua duten eremu desberdinak (San Juan AOR-403, CLH AOR-402...) aipatzen ditu, Ekintza Planean kontuan hartu behar baitira.

Halaber, Santurtziko udalerriko zaratei buruzko mapa kontuan hartu beharko litzateke, kaltetutako zona bezala definitzen baitzituen La Magdalena urbanizazioa, San Juan, Iparragirre... Hala, ekintza-planean jarduera-zona bezala sartzea eskatzen dute.

Azkenik, HAPOa eta Santurtziko zaratei buruzko mapa berraztertzen ari dira, hortaz, izapidetzen ari diren bitartean Herri Lan eta Garraio Sailari bidaliko zaizkio.

ERANTZUNAREN MOTIBAZIOA

Lehenik eta behin Santurtziko Udalak aipatu ondoren, onartutako antolamendu xehatuaren eremuei dagokienez, 213/2012 Dekretua eta 37/2003 Legea, azaroaren 17koa, zaratari buruzkoa, eta bere garapen-araudia irakurri ostean, antolamenduaren onartze-datari erreparatu behar zaiola ondorioztatzen da, beharrezkoak izanez gero, nork aplikatu behar dituen babes akustikoaren neurriak definitzeko.

Era berean, gogorarazi behar da 1367/2007 Errege Dekretuak, urriaren 19koak, zaratari buruzko legea garatzen duenak, 10.1. artikuluan xedatutakoarekin bat, ekintza-planak eta dagozkion neurri zuzentzaileak dauden area urbanizatuei aplikatzen zaizkie. Nolanahi ere, horiek Errege Dekretuak 2.b) artikuluan definitzen ditu. Hirigintza-garapen berrietarako ekintza-planak ez dira aplikagarriak.

San Juan eta Iparragirreko hirigintza-garapenari, Santurtziren idazkian aipatutakoari, buruz, jada Herri Lan eta Garraio Sailak 2010eko abenduaren 7an txostena egin zuen eta hainbat jarduera gomendatzen zituen, hala nola pantaila akustikoak jartzea. Dena den, sustatzaileari zegokion hori egitea eta bertan fatxaden isolamendu akustikoa sartzen zen. Data horietan 1367/2007 Dekretua, urriaren 19koa, zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen zuena, aplikagarria zen, zonifikazio akustikoari, kalitate-helburuei eta igorpen akustikoei zegokienean.

La Magdalena urbanizazioari buruz, foru-errepideen zaratari lotuta, kalitate akustikoaren helburuak ez dira gainditzen.

Bestetik, Bizkaiko foru-errepideetan soinuaren kalitatea hobetzeko Ekintza Planaren 5.1. atalak aipatzen duen bezala, Bizkaiko Lurralde Historiko osoan foru-errepideen eragin akustikoa aztertu du eta, xede horrez, faktore anitzeko analisia aplikatu da, nahasitako biztanleak eta azalera, baita eraikin-kopuru sentibera kontuan hartuta. Emaitza 500 m x 500 m-ko gelaxketan eragin akustikoaren mailaketa da. Ildo horri eutsiz, ondorengo jarduera-lehentasunekin sailkatu dira:

– Jarduera-lehentasun altua (gorria).

– Jarduera-lehentasun ertaina (laranja).

– Jarduera-lehentasun baxua (horia).

– Jarduera-lehentasun oso baxua (berdea).

Planak lehentasuna eman dio gorri, laranja eta hori bezala tipifikatutako gelaxketan jarduteari eta 2014-2019 aldirako gelaxka berdeetan ez da jarduerarik sartu.

Santurtziko udalerrian, irizpide honekin bat egindako analisiak gelaxka berdeak eskaintzen ditu.

ERANTZUNA

Lehenik eta behin Santurtziko Udalak aipatu ondoren, onartutako antolamendu xehatuaren eremuei dagokienez, aurreko atalean adierazi den bezala, antolamenduaren onartze-datari erreparatu behar zaio, beharrezkoak izanez gero, nork aplikatu behar dituen babes akustikoaren neurriak definitzeko. Xede horietarako, N-644 foru-errepidea 2004ko ekainaren 25ean zerbitzuan sartu zela kontuan hartu behar da eta 1367/2007 Errege Dekretuak, urriaren 19koak, zaratari buruzko legea garatzen duenak, 2.b) artikuluan xedatutakoaren arabera, dauden area urbanizatutzat joko dira Errege Dekretua indarrean sartu den datan hirigintza-araudiarekin bat area urbanizatuaren baldintza dutenak. Udalak eremuak dauden area urbanizatu bezala kontuan hartzeari buruz ez du informaziorik aurkeztu.

Santurtziko Udalak Ekintza Planean sartzeko aipatzen dituen garapen xehatuei dagokienez, San Juan eta Iparragirreri buruz jada Herri Lan eta Garraio Sailak 2010ean txostena egin zuen eta une hartan indarrean zegoen legerian oinarrituta, eraikinen sustatzaileari eta, azken buruan, eraikuntza-lizentziak ematen dituen tokiko administrazioari dagokio etxebizitzen kanpoaldean eta barrualdean kalitate akustikoaren helburuak betetzea.

La Magdalena urbanizazioari buruz, foru-errepideen zaratari lotuta, kalitate akustikoaren helburuak ez dira gainditzen eta, beraz, ekintza-plan honen barruan ez da sartzen.

Nolanahi ere, aurreko atalean azaldu den faktore anitzen analisia aplikatuta, idazkian aipatzen diren zonak lehentasunezko jarduera-zona bezala ez dira jasotzen eta, laburbilduz, Ekintza Planak ez du jarduerarik aurrez ikusten.


Azterketa dokumentala