Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2015eko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
1435

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 23koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako bi irakurle hautatzeko 2015eko martxoaren 2ko deialdiko Balorazio Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

Ikusi da Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2015eko martxoaren 2ko ebazpena, Euskara eta Euskal Kulturako bi irakurle hautatzeko deialdia irekitzeko dena.

Aintzat hartu da, 2015eko martxoaren 2ko ebazpen horren 9. artikuluaren arabera, deialdira aurkeztutako eskaeren ebaluazioa eta ebazpen-proposamena egitea zein bera Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariari jakinaraztea deialdi honetarako osatutako Balorazio Batzordeari dagokiola.

Hori dela bide,

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2015eko martxoaren 2ko Ebazpenaren bitartez argitaratutako deialdiari dagokion ebazpen-proposamena egin eta jakinaraziko dutenak, baita batzordea osatuko duten kideak ezagutzera ematea ere. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Lehendakaria: Mari Jose Olaziregi Alustiza, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria.

Kideak:

– Miren Garbiñe Iztueta Goizueta Andrea, EHUko irakaslea.

– Koldobika Josu Bijuesca Basterretxea jauna, Deustuko Unibertsitateako irakaslea.

– Kizkitza Galartza Arregi andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria.

Idazkaria: Joseba Epelde Bereziartua, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jendaurrean jar dadin.

Donostia, 2015eko martxoaren 23a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala