Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2015eko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1433

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 3koa, Enplegu eta Laneko sailburuordearena. Honen bidez argitaratzen da 2014ko uztailaren 30eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun diren pertsonen zerrenda (agindu horren bidez, arautzen dira Gizarte Ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak).

Diru-laguntzen publizitate printzipioaren eta aipatutako aginduak 12.4 artikuluan dioenaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2014ko uztailaren 30eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Eskabideari emandako espediente-zenbakia, entitate onuradunaren izena eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, erabaki honen I. eranskinean azaltzen den moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 3a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 9.2 artikulua kontuan izanik, Gizarte Ekonomiaren zuzendariaren faltan.

Enplegu eta Laneko sailburuordea,

RICARDO BARCALA ZUMELZU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala