Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2015eko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1432

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 3koa, Enplegu eta Laneko sailburuordearena. Honen bidez argitaratzen da gizarte-ekonomiako prestakuntzarako diru-laguntzak deitzen eta arautzen dituen 2014ko uztailaren 30eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda.

Diru-laguntzen publizitate printzipioaren eta aipatutako aginduak 13.4 atalean dioenaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

2014ko uztailaren 30eko Aginduaren arabera laguntzak eskatu ondoren onartu diren diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Eskabideari emandako espediente-zenbakia, entitate onuradunaren izena eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen I. eranskinean azaltzen den moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 3a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 9.2 artikuluarekin bat etorrita, Gizarte Ekonomiaren zuzendaria ordezkatuz.

Enplegu eta Laneko sailburuordea,

ricardo barcala zumelzu.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala