Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2015eko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1429

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 16koa, Merkataritza Zuzendariarena. Honen bidez, Merkataritza Banaketaren Dinamizatzaileak prestatzeko diru-laguntzen programa arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2011ko ekainaren 15eko Aginduan ezarri ziren laguntzei dagokienez, 2014 ekitaldian onuradunak izan zirenen zerrenda jakinarazten da jendaurrean.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei ebazpenen berri eman ondoren, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko ekainaren 15eko Aginduaren 10. artikuluak 4. puntuan ezartzen denaren arabera, Merkataritzako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko ekainaren 15eko Aginduan –merkataritza banaketaren dinamizatzaileen formatzeko programa arautzen duenean– aurreikusitako laguntzei dagokienez, eta Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2014ko ekainaren 30eko Ebazpenaren arabera, 2014 ekitaldian onuradunak izan zirenen zerrenda argitaratzea. Ebazpen honen eranskinean azaltzen dira onuradunak, eta jakinarazpena bidali zitzaien interesatuei.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 16a.

Merkataritzako zuzendaria,

JON ANDONI ZARATE ZARRAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala