Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2015eko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
OSASUN SAILA
1427

28/2015 DEKRETUA, martxoaren 17koa, «ACABE-Gipuzkoa».Anorexiaren eta bulimiaren aurkako Elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen bultzatzen badituzte.

Lege horren babesean, «ACABE-Gipuzkoa».Anorexiaren eta bulimiaren aurkako Elkarteak aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi duelako, anorexiaren eta bulimiaren aurka egiten duen lanagatik.

«ACABE-Gipuzkoa».Anorexiaren eta bulimiaren aurkako Elkartea 1994ko uztailaren 19an eratu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatu zen, Justizia Saileko Kabinete Teknikoko Zuzendaritzaren 1994ko irailaren 13ko Ebazpenaren bidez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (erregistro-zenbakia: AS/G/04851/1994).

Bere funtzioak, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen ditu.

Eratu zenez gerotik, «ACABE-Gipuzkoa».Anorexiaren eta bulimiaren aurkako Elkarteak bere helburuak erdiesteko behar diren jarduera guztiak egiten ditu, zeintzuk diren: anorexiaren eta bulimiaren arkako borroka; eta elikatzeko portaerak nahastearen ondoriozko gaixotasunak direla-eta gazteriak (batez ere neskek) izaten dituzten kalte larriei dagokienez komunikabideak, gazteria bera, osasungintzako agintariak eta gizartea kontzientziatzea.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek –gaiaren arabera– eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute; azken sail horrek izapidetuko du prozedura eta bertan sor daitezkeen auzi guztiak ebatziko. Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Osasuneko sailburuak proposaturik, entitate eta erakunde interesdunek aurkeztutako txostenak ikusita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko martxoaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– «ACABE-Gipuzkoa» Anorexiaren eta bulimiaren aurkako Elkartea, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/B/04851/1994 zenbakiarekin inskribatuta baitago, onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueraren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita.

Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko martxoaren 17an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ÁNGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.

Osasun sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala