Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2015eko martxoaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1425

IRAGARKIA, Honen bidez, zenbait espedientetan Joko eta Ikuskizunen zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazten dira, kirol-ikuskizunetan egon daitekeen Indarkeria, Arrazakeria, Xenofobia eta Intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legeari dagozkionak.

Ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzaten. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Segurtasuneko sailburuordeari. Hilabete egongo da horretarako, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

2.– Zehapen ekonomiko horren zenbatekoa ebazpenari erantsitako ordainketa-gutunaren bidez ordaindu ahal izango da. Izan ere, honako hauek dira finantza-erakunde laguntzaileak: Kutxabank (BBK, Vital, Kutxa), Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Santander, Sabadell Guipuzcoano, la Caixa eta Bankia. Ordainketa Internet bidez egin ahal izango da helbide honetan: http://www.euskadi. net/nireordainketa

Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazten bada ebazpen hau, hurrengo hilaren 5era edo hurrengo egun baliodunera arte egin beharko da ordainketa. Jakinarazpena 16tik hilaren bukaera bitartean egiten bada, ordea, hurrengo hilaren 20ra edo hurrengo egun baliodunera arte egin beharko da ordainketa.

Gorako errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino geroago amaitzen bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduari buruzko abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44.3, 44.1 eta 44.4 artikuluak).

Zehapenari dagokion zenbatekoa gorago adierazitako borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidez ordainaraziko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1. artikulua betez.

3.– Jakinarazten dizugu ezarritako zehapenak administrazio-bidean irmoak izanez gero, zehapen-ebazpena eta inskribatze-datuak bidaliko dizkiogula Zehapen Estatuko Erregistroari, hala xedatuta baitago Kirolean Bortizkeriaren, Arrazismoaren, Xenofobiaren eta Intolerantziaren aurka egiteko Araudia onetsi duen otsailaren 26ko 203/2010 Errege Dekretuaren 77. artikuluan.

4.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 17a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala