Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2015eko martxoaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1424

IRAGARKIA, Honen bidez, espediente batean Segurtasuneko sailburuordeak emandako zehapen-ebazpena jakinarazten da, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeari buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legeari dagokiona.

Ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Segurtasuneko sailburuari. Hilabete egongo da horretarako, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorrita.

2.– Zehapen ekonomiko horren zenbatekoa ebazpenari erantsitako ordainketa-gutunaren bidez ordaindu ahal izango da. Izan ere, honako hauek dira finantza-erakunde laguntzaileak: BBK Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Vital/Vital Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Caja Laboral/Euskadiko Kutxa, Bankoa, Bankia, BBVA (TRN 1316), Santander, Banco Guipuzcoano, la Caixa eta Ipar Kutxa. Orobat, ordainketa Internet bidez egin ahal izango da, helbide honetan: http://www.euskadi. net/nireordainketa

Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazten badizugu ebazpen hau, hurrengo hilaren 5era edo hurrengo egun baliodunera arte, egin beharko duzu ordainketa. Jakinarazpena 16tik hilaren bukaera bitartean egiten badizugu, ordea, hurrengo hilaren 20ra edo hurrengo egun baliodunera arte egin beharko duzu ordainketa.

Gorako errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino geroago amaitzen bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta errekurtsorik aurkezten ez bada (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduari buruzko abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44.3, 44.1 eta 44.4 artikuluak).

Zehapenari dagokion zenbatekoa gorago adierazitako borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidez ordainaraziko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikulua betetzeko.

3.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

Izen-abizenak: Javier Vaamonde-Elisabeth Punzano eta Gregorio Aldasor, C.B. ondasun-erkidegoa.

Esp. zk.: SE-48-2014-102-IR.

Gertakarien data: 2014-04-12.

Ebazpenaren data: 2015-03-06.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 17a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala