Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2015eko martxoaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1419

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, Basurtuko Unibertsitate-Ospitaleko laborategirako eskuzko proba kualitatiboak edo erdikualitatiboak egiteko erreaktibo eta ezinbesteko materialez hornitzeko espedientearen lizitazioari buruzkoa (prozedura irekia).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikia, Bilbo-Basurtu ESI, Montevideo etorbidea, 18, 48013, Bilbao (Bizkaia).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Bilbo-Basurtu ESI – Administrazio Kontratazio Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: G/112/20/1/0606/O621/0000/032015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: hornikuntza.

b) Xedearen deskribapena: Basurtuko Unibertsitate-Ospitaleko laborategirako eskuzko proba kualitatiboak edo erdikualitatiboak egiteko erreaktibo eta ezinbesteko materialez hornitzea.

c) Loteak eta zenbakia: bai, 4.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 24.137 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio zenbatetsia: 96.548 euro (BEZik gabe).

5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

6.– Informazioa eta dokumentazioa: Bilbo-Basurtu ESI, Montevideo etorbidea 18, 48013 Bilbao (Bizkaia).

7.– Kontratugilearen eskakizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Bestelako eskakizunak: kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta kaudimen teknikoa eta profesionala: ikusi oinarriak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko apirilaren 17a, 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan eskatzen dena.

c) Aurkezteko lekua: ikusi 1.a puntua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi beharreko epea: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: bai, ikusi administrazio klausula zehatzen pleguko karatula.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak: administrazio klausula zehatzen pleguko karatulan ezarritakoaren arabera.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

– Prezioa: 50 puntu.

b) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak:

– Kalitate teknikoa 50 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioari lotutako irizpideei dagokienez: Erakundea: Bilbo-Basurtu ESI. Helbidea: Montevideo etorbidea 18, 48013 Bilbao (Bizkaia). Data: 2015eko apirilaren 24an, 09:00etan.

b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea. Erakundea: Bilbo-Basurtu ESI, Montevideo etorbidea 18, 48013 Bilbao (Bizkaia). Data: 2015eko maiatzaren 15ean, 09:00etan.

11.– Bestelako informazioak.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (456,95 euro).

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko informazioa edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.net

Bilbao, 2015eko martxoaren 12a.

Presidentea,

KOLDO MEZKORTA ETXAURREN.


Azterketa dokumentala