Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2015eko martxoaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1415

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «Agindua, 2015eko otsailaren 24koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Andoaingo (Gipuzkoa) "Escuela de Cine y Vídeo-Zine eta Bideo Eskola Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako huts bat aurkitu da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 24ko Aginduaren gaztelaniazko testuan. Agindu horren bitartez, Andoaingo (Gipuzkoa) «Escuela de Cine y Vídeo-Zine eta Bideo Eskola» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatu zen (2015eko martxoaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 49. zk.). Honen bidez, huts hori zuzentzen da.

2015/1211 (2/2) orrialdean, 1. artikuluan, honela dio:

«○ "Ikus-entzunezko proiektuen eta ikuskizunen errealizazioa" goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1"».

baina honela esan behar du:

«○ "Ikus-entzunezko proiektuen eta ikuskizunen errealizazioa" goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo».


Azterketa dokumentala