Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2015eko martxoaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1412

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabaki bat argitara emateko dena. Erabaki horren bitartez, zenbait diru-baliabide esleitzen dira Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzak 2015eko ekitaldian finantzatzeko. Agindu horrek oinarri arautzaileak ezartzen ditu, langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen dutenei Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan oinarritutako diru-laguntzak emateko, 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2015eko martxoaren 18ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, zenbait diru-baliabide esleitu ditu, zehazki Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan ezarritako diru-laguntzak 2015ean finantzatzera bideratuko direnak (agindu horrek oinarri arautzaileak ezartzen ditu, langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen dutenei Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan oinarritutako diru-laguntzak emateko, 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz). Gauzak horrela, Lanbideren Estatutuetako 10.2 artikuluaren p) idatzi-zatian xedatutakoarekin bat etorriz (estatutu horiek maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren), Lanbideko zuzendari nagusiak eman behar du argitara erabaki hori.

Azaldutako guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2015eko martxoaren 18ko bilkuran hartutako erabakia (ebazpen honen eranskinean dago jasota), zeinaren bidez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusitako diru-laguntzak 2015eko ekitaldian finantzatzeko. Agindu horrek oinarri arautzaileak ezartzen ditu, langabezia-prestazioa ordainketa bakar osoko modalitatean jasotzen dutenei Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan oinarritutako diru-laguntzak emateko, 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bigarrena.– Ebazpen honen bidez jakinarazten den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erabakiak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aipatutako aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 25a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
ERABAKIA, LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUARENA, ZEINAREN BIDEZ ZENBAIT DIRU-BALIABIDE ESLEITZEN BAITIRA LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA MINISTERIOAREN 1994KO APIRILAREN 13KO AGINDUAN AURREIKUSITAKO LAGUNTZAK 2015EKO EKITALDIAN FINANTZATZEKO. AGINDU HORREK OINARRI ARAUTZAILEAK EZARTZEN DITU, LANGABEZIA-PRESTAZIOA ORDAINKETA BAKARREKO MODALITATEAN JASOTZEN DUTENEI GIZARTE SEGURANTZAKO KUOTEN ORDAINKETAN OINARRITUTAKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO, 1044/1985 ERREGE DEKRETUAREN 4.2. ARTIKULUAN EZARRITAKOARI JARRAIKIZ.

Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduak oinarri arautzaileak ezarri zituen Gizarte Segurantzako kuoten diru-laguntzak emateko, ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Bada, agindu horren helburua da kotizaziopeko langabezia-prestazioa jasotzen dutenen autoenplegua erraztera bideratutako diru-laguntzak arautzea. Diru-laguntza horien bidez, langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzeko eskubidea baliatu dutenei Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa egiten zaie, kuota horien egungo balioaren arabera, betiere ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuak (geroagoko arauen bidez sartutako aldaketak ere kontutan hartuta) ahalmena ematen dio erakunde kudeatzaileari langabezia-prestazioaren zenbatekoa ordainketa bakar batean pagatzeko, egun duen balioaren arabera, prestazioen onuradun hauei: batetik, kooperatibetan edo lan-sozietateetan bazkide-langile edo lan-bazkide gisa –modu egonkorrean– sartu nahi dutenei, eta, bestetik, % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna izanik, langile autonomo bihurtu nahi dutenei.

Egun, lan-merkatuaren erreformarako premiazko neurriei buruzko otsailaren 10eko 3/2012 Errege Lege Dekretua eta Ekintzaileari laguntzeko eta enpleguaren hazkundea eta sorrera estimulatzeko neurriei buruzko otsailaren 22ko 4/2013 Errege Lege Dekretua onartu ondoren, beste bi talde sartu dira langabezia-prestazioaren % 100eko kapitalizazioaren onuradunen artean: batetik, langile autonomo gisa jarduten duten gazteak (30 urtera bitarteko gizonezkoak eta 35 urtera bitarteko emakumezkoak), eta, bestetik, hogeita hamar urtez azpiko gazteak, diru-zenbatekoa erabiliko dutenak ekarpen bat egiteko merkataritza-erakunde baten kapital sozialean, betiere merkataritza erakunde hori sortu berria bada edo ekarpena egin aurreko hamabi hilabeteen barruan sortua bada eta erakunde horretan egiten duten jarduera profesionala mugagabea bada, Gizarte Segurantzan duten erregimena gorabehera.

Eskubide hori baliatzen duten langileek jasoko duten diru-laguntza hauxe izango da: langile autonomo gisa Gizarte Segurantzan dagokien erregimenean duten kuotaren % 50, gutxieneko kotizazio-mailaren arabera kalkulatuta; edo, langileek langabezia-prestazioa jaso duten bitartean Gizarte Segurantzan, dagokion erregimenaren kotizazioetan, egin duten ekarpenaren % 100, baldin eta langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jaso ez bada.

Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu egin zitzaizkion Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan burutzen zituen lan-arloko legeria betearazteko eginkizunak. Geroztik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskumen da enpleguko, enplegu-prestakuntzako eta autoenplegua sustatzeko eta enpresak sortzeko programak kudeatzea.

Egun, Euskal Autonomia Erkidegokoan ez dago laguntzak erregulatzeko araudi bat, kotizaziopeko langabezia-prestazioaren % 100 ordainketa bakarrean jaso dutenei autoenpleguko ekimenak martxan jartzen lagunduko diena. Horregatik, horrelako araudi bat landu eta indarrean jarri bitartean, diru-laguntzen programa hau gauzatu behar da, ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuan ezarritakoa betez.

Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduak indarraldi mugagabea dauka. Bestalde, laguntza hauek emateko prozeduran, ez da lehiaketaren teknika erabiliko. Esleitutako aurrekontu-kreditua edo haren eguneratzetik sortzen dena izango da laguntzak emateko muga, berariaz hala ezarrita baitago aginduaren lehenengo xedapen iragankorrean.

Hori dela-eta, diru-laguntzak emateko prozeduran errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betez, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoetan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazi behar da guztira zenbat diru bideratuko den aipatutako agindu horretan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko kredituetarako eta zein izan daitekeen zenbateko hori eguneratzetik sor litekeen zenbatekoa.

Bestalde, diru-laguntza hauek kudeatzen dituen administrazioa aldatu dela kontuan hartuta, publikotasunaren eta segurtasun juridikoaren printzipioak errespetatzeko, komeni da laguntzen onuradun izan daitezkeenei informazioa ematea diru-laguntzen prozedurarekin eta aplikatu beharreko erregimen juridikoarekin zerikusia duten alderdi jakin batzuei buruz.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak. 2015eko martxoaren 18ko bilkuran eztabaidatu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– 500.000 euroko diru-baliabideak esleitzea, 3211-Enplegua programaren kargura, 1994ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko. Izan ere, aipatu aginduak arautu zuen Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan oinarritutako diru-laguntzak ematea ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuaren 1. artikuluan ezarritako eskubidea baliatzen dutenei, betiere Errege Dekretu horren 4.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko aipatu zenbatekoa edo, indarreko legeriaz bat aurrekontu-aldaketak onartzen badira, zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena. Eguneratzerik izanez gero, horren berri argitara eman beharko litzateke, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez eman ere.

Bigarrena.– Diru-laguntza hauen kudeaketari buruzko honako alderdi hauei buruzko informazioa ematea (alderdi horietan eragina izango baitu Euskal Autonomia Erkidegoko diru-laguntzen antolakuntzari eta erregimen juridikoari buruzko araudiak zuzenean aplikatzeak):

– Ebazpen honetan aipatzen diren diru-laguntzak jasotzeko eskabideak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira. Deialdi honen eranskinean ageri da eredu hori, eta honako toki hauetan ere eskuratu ahal izango da: http://www.lanbide.net web-orrian; Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lurralde-bulegoetan.

Horretaz gain, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzak hartuko du bere gain eskabideak kudeatzeko eta izapidetzeko ardura, eta Lanbide erakunde autonomoko zuzendari nagusiak ebatziko ditu.

– Eskabideak aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira, eta hurrenkera horretan emango zaizkie diru-laguntzak, deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte. Behin aurrekontu-zuzkidura amaituta, geratzen diren eskabideei ezezkoa emango zaie, eta EHAAn argitaratuko da horren berri, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.

– Ebazteko epea gehienez sei hilabetekoa izango da, diru-laguntza eskaera aurkezten den egunaz geroztik, eta epe hori igarotakoan ebazpenik eman ez bada, eskaera administrazio-isiltasunaren bidez baietsi dela ulertuko da.

– Zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da organo horretan, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

– Diru-laguntzen programa honen kudeaketan aplikagarria izango den diru-laguntzen erregimen juridikoa honako xedapen hauetan dago jasota: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko VI. Tituluan eta VII. Tituluko III. kapituluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan, azken horrek arautu baitzuen Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra eta bertan ezarri baitziren horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen eskakizunak, araubidea eta betebeharrak.

Hirugarren.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari agintzea erabaki hau argitara eman dezan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala