Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2015eko martxoaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1411

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita zenbait diru-baliabide esleitzen dituen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakia. Diru-baliabide horien bidez, hain zuzen ere, 2015eko ekitaldian finantzatuko dira maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren II. kapituluan eta Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan ezarritako laguntzak.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2015eko martxoaren 18ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, esleitu egin ditu zenbait diru-baliabide, zehazki maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren II. kapituluan eta Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan ezarritako laguntzak finantzatzera bideratuko direnak, 2015ean. Lanbideren Estatutuetako 10.2 artikuluaren p) idatzi-zatian xedatutakoarekin bat etorrita (estatutu horiek maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren), Lanbideko zuzendari nagusiak eman behar du argitara erabaki hori.

Azaldutako guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2015eko martxoaren 18ko bilkuran hartutako Erabakia, zeinaren bidez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira 2015eko ekitaldian finantzatzeko maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren II. kapituluan eta Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan ezarritako laguntzak. Ebazpen honen eranskinean jasota dago erabaki horren testua.

Bigarrena.– Jakinaraztea argitara ematen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erabakiak ondorioak izango dituela ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.– Jakinaraztea deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 25a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUAREN ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ ZENBAIT DIRU-BALIABIDE ESLEITZEN BAITIRA 2015EKO EKITALDIAN FINANTZATZEKO MAIATZAREN 11KO 1451/1983 ERREGE DEKRETUAREN II. KAPITULUAN ETA DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN ENPLEGUA SUSTATZEKO LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA MINISTERIOAREN 1994KO APIRILAREN 13KO AGINDUAN EZARRITAKO LAGUNTZAK

Maiatzaren 11ko 1451/1983 Dekretuaren II. kapituluaren xedea da desgaitasuna duten langileen enplegua sustatzeko zenbait neurri arautzea, ohiko enpresetan lana aurkitzen lagunduko dietenak; horretarako, diru-laguntzak bideratuko dira, gizatalde horretako kideen kontratazio mugagabearen alde egiteko.

Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu egin zitzaizkion Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan egiten zituen lan-arloko legeria betearazteko eginkizunak. Geroztik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskumena da enplegu-programa orokorrak eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten gizataldeei zuzendutako programa espezifikoak kudeatzea. Hortaz, Lanbide da maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren II. kapituluan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko erakunde eskuduna.

Une honetan ez dago araudi autonomikorik, desgaitasuna duten pertsonak ohiko lan-merkatuan integratzeko laguntzarik arautzen duenik. Hortaz, bien bitartean, laguntza-programa hau exekutatu beharra dago, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Lege Orokorraren testu bateginean bildutakoarekin bat etorrita (azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori; 2013-12-03ko BOE).

Maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuak indarraldi mugagabea dauka. Bestalde, laguntza hauek ez dira lehiaketaren teknikaren bidez ematen. Programa honetara bideratzen den aurrekontu-kreditua, edo hori eguneratzetik sortzen dena, izango da laguntzak emateko muga, berariaz hala jasota baitago Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduaren hirugarren xedapen gehigarrian. Agindu horren bidez, arautu egiten da desgaitasuna duten langileen enplegua sustatzeko laguntzak eta diru-laguntzak emateko modua, maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren II. kapituluan xedatutakoa.

Hori dela eta, diru-laguntzak emateko prozeduran errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betez, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan xedatutakoarekin bat etorrita, Euskal Autonomia Erkidegoak ekitaldi bakoitzean izango duen aurrekontua onartu ondoren, jakinarazi egin behar da zein den aipatutako errege-dekretuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbateko osoa, bai eta zenbateko hori eguneratzetik sor litekeen zenbatekoa ere.

Bestalde, publikotasunaren eta segurtasun juridikoaren printzipioak errespetatzeko, komeni da laguntzen onuradun izan daitezkeenei informazioa ematea, diru-laguntzen prozedurarekin eta aplikatu beharreko erregimen juridikoarekin zerikusia duten alderdi jakin batzuei buruz.

Adierazitakoa oinarritzat hartuta, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren 2015eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2014 Legea onetsita egonda, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak, 2015eko martxoaren 18ko bilkuran gaia aztertu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA:

Lehenengoa.– Diru-baliabideak esleitzea, 500.000 eurokoak, 3211-Enplegu programaren kargura, hain zuzen ere, maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren II. kapituluan eta Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan ezarritako laguntzak finantzatzeko.

Kopuru hori eguneratu egin daiteke, baldin eta indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontuetan aldaketak onartzen badira. Aldaketa horiek eginez gero, horren berri emango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.

Emango diren laguntzen bolumen osoak ezin izango du gainditu zenbateko hori, edo hori eguneratzetik sortzen dena.

Bigarrena.– Laguntza horien kudeaketari buruzko alderdi hauen gaineko informazioa ematea (alderdi horietan eragina izango du Euskal Autonomia Erkidegoko berezko diru-laguntzen antolakuntzako eta erregimen juridikoko araudiak aplikatzeak):

– Erabaki honetan aipatzen diren diru-laguntzak jasotzeko eskabideak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira. Eranskinean jasota dago eredu ofiziala, eta honako toki hauetan eskuratu ahal izango da hori: http://www.lanbide.net web-orrian; Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz 01009); eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lurraldeetako enplegu-bulegoetan.

Horretaz gain, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Lan Aktibazio Zuzendaritzak hartuko du bere gain eskabideak kudeatzeko eta izapidetzeko ardura, eta erakunde autonomo bereko zuzendari nagusiak izango du ebazteko eskumena.

– Ebazteko epea, gehienez, sei hilekoa izango da diru-laguntza eskaera aurkezten den egunaz geroztik, eta epe hori igarotakoan ebazpenik eman ez bada, eskaera administrazio-isiltasunaren bidez baietsi dela ulertuko da.

– Zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo berari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

– Diru-laguntzen programa honetan diru-laguntzen honako araubide juridiko hauek aplikatu beharko dira: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. titulua; eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, horrek arautu baitzuen Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra eta bertan xedatu baitziren horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen eskakizunak, araubidea eta betebeharrak.

Hirugarrena.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari agintzea erabaki hau argitara eman dezala Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala