Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2015eko martxoaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1410

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, argitaratu egiten duena Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2015erako deialdia. Agindu horretan arautzen dira laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2015eko martxoaren 18ko saioko Erabakiaren bidez onartu du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen deialdia. Agindu horretan arautzen dira laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak, eta maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluko p) idatzi-zatiaren arabera, erakunde autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio hura argitaratzea.

Azaldutako guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2015erako deialdia argitaratzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiz onartua 2015eko martxoaren 18ko saioan. Agindu horretan arautzen dira laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak, eta Ebazpen honen eranskinean dator.

Bigarrena.– Laguntzen deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 25a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZAKO SAILBURUAREN 2009KO MAIATZAREN 4KO AGINDUAN AURREIKUSITAKO LAGUNTZEN 2015ERAKO DEIALDIA, LANERATZEKO ENPRESAK SORTZEKO ETA MANTENTZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA

2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren bidez (2009ko maiatzaren 26ko EHAA, 98 zenbakikoa) arautzen dira Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko ematen dituen laguntzak. Horien xedea enpresa horiei laguntza ematea da, haien ezaugarri eta beharrei egokituta. Horren baitan, diru-laguntzak aurreikusten dira laneratzeko enpresak sortzea sustatzen duten erakundeentzat, bai eta laneratzeko enpresentzat ere, mantendu ahal izan daitezen.

2009ko maiatzaren 4ko aipatutako Aginduaren 17. artikuluak berariaz xedatzen du urtero egingo dela bertan aurreikusitako laguntzen deialdia, eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak bertan adierazten du aurrekontua zenbatekoa den eta eskabideak aurkezteko epea. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuko 8. artikuluan xedatzen denez, enpleguari eta gizarteratzea sustatzeari buruzko politika Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eskumena da.

Bestalde, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokio, gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan enpleguaren, enplegurako prestakuntzaren eta autoenpleguaren eta enpresen sorkuntzen sustapenerako programak kudeatzeko eskumena, indarrean dagoen urriaren 13ko 3/2011 Legean ezarrita dagoenez. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, 2011ko urtarrilaren 1ean martxan jarri zenez geroztik, bere gain hartu du laneko legedia betearazteko arloan Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak kudeatzeko ardura, lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan; eta bere gain hartu du, halaber, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegu-politika aktiboen arloan betetzen zituen eginkizunen kudeaketa. Eginkizun horien artean dago 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntza-programa kudeatzea.

Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bitartez onartu zen, Lanbideko Estatuetako 3. artikuluko b) idatzi-zatian xedatutakoarekin bat etorrita, enplegurako, enplegu-prestakuntzarako, autoenplegua sustatzeko eta enpresak sortzeko programen barruan sartzen da diru-laguntzetarako deialdiak onartzea ere, eta erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluari dagokio funtzio hori, halaxe baitago ezarria aipatutako Estatutuetako 7. artikuluko f) idatzi-zatian.

Era berean, laguntzak kudeatzen dituen organoa aldatu denez, eta publizitatea eta segurtasun juridikoa errespetatze aldera, komenigarria da laguntzak jaso ditzaketenei jakinaraztea diru-laguntzak emateko prozeduraren xehetasunak eta betebeharrak, 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitakoarekin bat ez datozenak.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak hala proposatuta, erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak 2015eko martxoaren 18ko saioan onartu du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako 2015erako laguntzen deialdia. Agindu horretan arautzen dira laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak, baldintza hauetan:

Lehenengoa.– Eskabideak aurkezteko epea.

Laguntza hauen eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da zenbatzen, eta 2015eko irailaren 30era arte luzatuko da.

Bigarrena.– Diru-baliabideak.

1.– Deialdi honen helburu diren laguntzak finantzatzeko diru-baliabideak honako hauek izango dira: guztira 8.400.000 euro; horietatik, 1.800.000 euro 2015eko ordainketa-kredituari dagozkio, 2.675.000 euro 2016ko konpromiso-kredituari, 2.675.000 euro 2017ko konpromiso-kredituari eta 1.250.000 euro 2018ko konpromiso-kredituari, 3211 programaren kargura – Enplegua, 41. Sekzioa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua.

Baliabide horien bidez estaliko dira 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzak, Aginduaren II. kapituluan, 7. artikuluan eta 11. artikuluaren a) idatzi-zatian aurreikusitakoak izan ezik.

2.– 2015eko laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko aipatutako zenbatekoa, edo, indarreko legeriarekin bat etorrita aurrekontu-aldaketak onartuz gero, zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena. Eguneratzerik balego, horren berri eman beharko litzateke. 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan araututako laguntzak estaltzeko diru-baliabideei buruzko gainerako aurreikuspenak agindu horretako 23. artikuluan daude jasota.

Hirugarrena.– Diru-laguntzak jasotzeko eta emateko baldintzak.

Laguntza horiek jasotzeko eta emateko baldintzak 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan azaltzen dira.

Laugarrena.– Laguntzen prozedura, tramitazioa eta ebazpena, eta onuradunen betebeharrak.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bere gain hartu duenez laguntzak kudeatzea, era honetan eragiten dio 2009ko maiatzaren 4ko Aginduko erregulazioari:

1.– Diru-laguntzak lortzeko eskaerak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz) eta Lanbideren lurralde-bulegoetan aurkeztu beharko dira, eranskin modura argitaratu den eta http://www.lanbide.net webgunean eskura egongo den eredu ofizialaren bidez.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

2.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzak hartuko du bere gain eskabideak kudeatzeko eta izapidetzeko ardura, eta Lanbide erakunde autonomoko zuzendari nagusiak izango du ebazteko eskumena.

3.– Zuzendari nagusiaren ebazpenak administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, horren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da organo horretan, jakinarazpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

4.– Laguntza hauek estaltzeko aurrekontu-kreditua eguneratu edo agortuko balitz, horren berri emango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpen bidez, eta EHAAn argitaratuko da.

5.– Erakunde onuradunek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko diote diruz lagundutako jardueren izaera edo helburua aldatzen duen gorabehera oro; eta, bestalde, aipatu jardueren egiaztapen, ikuskapen, segimendu eta kontrolari dagokionez, erakunde autonomo horrekin kolaboratu beharko dute.

6.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren babesa duela adierazi beharko du berariaz erakunde onuradunak, diru-laguntza jasotzen duten eta horien dibulgazioa, hedatzea, edo, hala badagokio, argitaratzea dakarten jarduera guztietan.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala