Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2015eko martxoaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1407

EBAZPENA, 2015ko otsailaren 12koa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, ondoko kide anitzeko organoko kideak izendatzeko dena: esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko diru-laguntzak ebazteko ardura izango duen kide anitzeko organoko kideak.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuaren 2014ko abenduaren 17ko Aginduko 8.3 artikuluaren bidez, onartzen dira erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak; eta, bestalde, honako hau ezartzen du: batetik, diru-laguntzak lehiaketa bidez ebatziko direla, eta, bestetik, kide anitzeko organo bat izango dela, Gizarte Zerbitzuetako zuzendarian izendatu duena, Organo horrek egingo ditu ebazpen-proposamenak, eta honako kide hauek izango ditu: gutxienez bi, baina ez lautik gora, eta burutzat Zerbitzu zuzendaria izango du (Gizarte Zerbitzuetako teknikari maila izango dute kide horiek, eta euretako batek idazkari gisa jardungo du).

Esandakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Ondoren datozenak izendatzea: esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko diru-laguntzak ebazteko ardura izango duen kide anitzeko organoko kideak.

Lehendakaria:

Lide Amilibia Bergaretxe anderea, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria.

Kideak:

Lidia Prieto Espejo, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikaria.

Isabel Rejado Vigalondo, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikaria.

Itxaso Goikoetxea Etxebarria, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari izango baita.

Vitoria-Gasteiz, 2015ko otsailaren 12a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.


Azterketa dokumentala