Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2015eko martxoaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1405

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 16koa, Merkataritzako zuzendariarena. Honen bidez, jakitera ematen da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak arautzen dituen laguntzen 2014ko onuradunen zerrenda. Aipatu agindu horrek merkataritza-banaketaren sektorean berrikuntza eta bikaintasuna garatzera bideratutako laguntza-programa arautzen du. Agindu hori, bestalde, aldatu egin zen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei ebazpenen berri eman ondoren, eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 12. artikuluaren 2. puntuan aurreikusitakoarekin bat eginez, Merkataritzako zuzendariak hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Argitaratzea Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak eta Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2014ko abuztuaren 20ko deialdi-ebazpenak arautzen dituen laguntzen 2014ko onuradunen zerrenda, betiere Merkataritzako zuzendariak eranskinean jasotzen diren enpresei jakinarazitako ebazpenen arabera. Aipatu agindu horrek merkataritza-banaketaren sektorean berrikuntza eta bikaintasuna garatzera bideratutako laguntza-programa arautzen du. Agindu hori, bestalde, aldatu egin zen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 16a.

Merkataritzako zuzendaria,

JON ANDONI ZARATE ZARRAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala