50. zk., 2015eko martxoaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1246
IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2014ko urriaren 25eko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, jarritako gora jotzeko errekurtso bat ebazten da.
Ezin izan zaio iragarki honen idazpuruan aipatutako ebazpena Edison Francisco Mejía López jaunari jakinarazi, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluak xedatutakoari jarraikiz jakinarazten zaio iragarki hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz. Iragaki horren bidez, Edison Francisco Mejía López jaunari zitazioa egiten zaio, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz) azal dadin, goizeko 08:00etatik eguerdiko 14:30era, aipatutako ebazpenaren testu osoa jasotzeko.
Eta Edison Francisco Mejía López jaunari jakinarazpena egiteko ematen da iragarki hau argitara.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 27a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JOSU AGUIRRE GOITIA.