Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2015eko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1239

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 245/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak. 245/2014.

Alderdi demandatzailea: Lilian Janneth Rodríguez Barrera.

Alderdi demandatua: Robinson Montealegre Hernández.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da:

118/2015 epaia, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko MHC 245/2014 prozeduran emana. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da Lilian Janneth Rodriguez Barrera demandatzailearen eta Robinson Montealegre Hernández demandatuaren artean.

Robinson Montealegre Hernández demandatuaren egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala